hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Deustuko Unibertsitateko adinekoentzako kultur aisiako ikastaroak euskaraz eskainiko dira
2011ko Otsaila

Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak 15 urte baino gehiago daramatza "Prestakuntza, aisiarako bide" proiektua garatzen; horretarako, adinekoentzako kultur aisiako ikastaroak antolatzen ditu.

 

Duela urte batzuk, besteak beste zinema, literatura, artea, historia, erlijioa, musika edo psikologia aztertzen duten ikastaro hauek arrakasta handiz hasi ziren ematen beste zenbait udalerritan, besteak beste: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Durango, Eibar, Galdakao, Getxo. Oraingoan, Institutuak beste apustu bat egin du, eta ikastaro hauek euskaraz emango dira.

Otsailaren 22an, bigarren seihilekoko programa hasiko da, eta ikastaro berriak egingo dira, programaren barruan, euskaraz. Deustun egingo den lehenengoa "Euskal literaturaren testuak eta kontestuak" izango da eta bigarrena, "Psikologia Positiboa: erlaziozko ongizatea bermatzen duten osagaiak", Getxon. Horiek guztiak astero emango dira, maiatzera arte.

Gai horiez gainera, aurreko edizioetan, honako mintegiak egin dira, eta emaitzak onak izan dira, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat: "Superpotentziak, gatazkak eta nazioarteko zuzenbidea XXI.Mendean"; "Hizkuntza zahar, hizkuntza berri (euskararen berri)";"Euskal literaturaren testuak eta kontestuak"; "Liburu klasikoak irakurtzeko eta ulertzeko aholkuak"; eta "Euskal Herria:Kultura eta tradizioa".

Bigarren seihileko honetako gaztelaniazko eskaintza dela eta, Deustun programatutako ikastaroetan honako gaiak aztertu dira, besteak beste: "El arte medieval hasta el gótico"; "Anti-envejecimiento y Gimnasia cerebral"; "Lo que hay que escuchar"; "El Arte Abstracto.Europa"; "Problemas éticos actuales: una exposición crítica"; "La ruptura de las vanguardias históricas. Entre la pureza y el compromiso"; "La novela victoriana: La recreación del mundo cotidiano de la clase media inglesa"; eta "El fantástico mundo de Joan Miró". Eta, Getxon, honakoak egingo dira: "Panorama del relato breve"; "Los colores de la Música"; "Cuando el cerebro se agota: depresión y demencia".

 

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner