hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskararen gaineko hitzarmena izenpetu dute
2011ko Otsaila

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2011-2016 eperako hitzarmen-markoa izenpetu dute Baionako kaserna handiko aretoko Bakea gelan. 2011. urtera begira dagoen hitzarmena ere prestatu dute. Akordio honen bidez, euskararen inguruko hizkuntza-politikarako gaietan bi erakundeek mugaz gaindiko lankidetza iraunkor bat garatzeko bidea abiatuko dute.

Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko helburuarekin Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena izenpetu berri dute Baionan. 2007ko otsailean sinatu zen lehen akordioa Ipar Euskal Herrian euskara sustatzen eta garatzen duten eragileak diruz laguntzeko eta honek, 2010. urtera arte iraun zuen. Iaz, 54 helburu betetzeko 46 eragilek izan zute laguntza. Urtez urte, 50 eragile inguru aritu dira marko honetan eta indarrean egon den azken urteetan, 5,64 milioi euro ipini dira eragileen esku.

Hitzarmenarekin jarraituz, iazko diru berdina ezartzea onartu dute. Horrela, 1,6 milioi euro jarri dira eragile nagusienen artean banatzeko. Besteak beste, irakurketa zaletasuna zabaldu eta euskarazko argitalpenak sustatzeko ahaleginak plazaratu dira. Aurkezpenean Blanca Urgell andrea, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Max Brisson, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria izan ziren. Beraiekin batera, Lourdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Euskararen Erakunde Publikoko Administrazio Kontseiluko kideak ere bertan izan ziren.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner