hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Elhuyarreko Hizkuntza Zerbitzuak UNE Kalitate Ziurtagiria lortu du
2011ko Urtarrila

Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak sailak itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 kalitate-ziurtagiria eskuratu du berriki. Elhuyar Fundazioren helburuetako bat beti izan da bezeroei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, eta orain arte emandako zerbitzuen bermea da ziurtagiri hau.

AENORek itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 ziurtagiria lortzeko azterketa egin du Elhuyar Fundazioko Hizkuntza zerbitzuak sailean, eta kalitateko ziurtagiri batek behar dituen zorroztasun-parametroak gainditu ditu. Besteak beste, hauek dira kalitatezko kudeaketa-sistema baten eskakizunak: baliabideen kudeaketa, kontsulten kudeaketa eta analisia, dokumentazioaren kontrola, bezeroen gogobetetzea...

Josu Aztiriak, Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuetako arduradunak adierazi duenez, “ziurtagiri honekin gure bezeroek kalitateko zerbitzu bat jasoko duten bermea dute, eta gure sailean kalitatearen alde egin dugun apustuaren isla da”.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner