hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak hirian euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute
2010ko Abendua

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Euskaltzaindiak euskararen erabilera sustatzeko lankidetza hitzarmena berretsi berri dute. Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza bultzatzeko interesa dute  eta sinadura honen bitartez hiriko biztanleen artean euskararen erabilera handitu nahi dute, hala hiztunen kopuruari nola hizkeraren kalitateri dagokionez. Erakunde biek 2008 urtean sinatu zuten lehengo aldiz hitzarmen hau.

 

Akordio honen bidez, euskararen transmisioa bermatu eta hizkuntzaren erabileran eta kalitatean lagunduko duten guneak sortu eta bultzatu nahi dira. Hori horrela, Iñaki Azkuna Bilboko Alkateak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak sinatu duten hitzarmenak konpromiso hauek biltzen ditu: batetik, bi erakundeek euskararen aldeko kultur hedapenerako ekintzak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak eta bestelako ekimenak bultzatuko dituzte. Bestetik, hizkuntza aholkularitza eskaintzea udal zerbitzuei, herritarrei zerbitzu egokia emateko.

Anaitasuna aldizkaria digitalizatu da

Hitzarmenen honetan Anaitasuna aldizkariaren 1953tik 1974ra arteko artikulu eta parte hartzaileen aurkibidea egitea aurreikusten da. Gainera, Bilboko Udalaren eta Euskaltzaindiaren Interneteko atarietan eskegi diren artikuluen gain begirada, zuzenketa eta digitalizazioa garatu da.

Anaitasuna aldizkaria eliz orrialde moduan sortu zen. Euskal prentsan erreferentzia izan zen eta 1969tik aurrera, gizarte eta kultura gaiak hartu zituen ere. Horrela, euskal literaturaren bilakaera, lan adierazgarrienen kritikak eta iruzkinak bildu, eta, beste ibilbideen artean, Gabriel Arestiren Lur ekimenari segimendua egin izan zion.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner