hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskarazko lehen soziolinguistika eskuliburua plazaratu dute
2010ko Azaroa

8 idazlek eta 30 bat adituk parte hartu dute eskuliburu honetan eta  hizkuntza-plangintzan lanean dabiltzan profesionalentzat erreferentziazkio liburua bihurtzea espero dute.

 

Zortzi euskal eta atzerritar idazlez osatutako taldeak lehen Soziolinguistika Es­­­kuliburua argitaratu berri du, So­ziolinguistika Klusterraren Eki­menez. Honela, Eusko Jaur­laritzak eta Gipuzkoako Fo­ru Aldundiak, Soziolin­guis­tika Klus­­­­­­­terrarekin batera, eskuliburua aurkeztu zuten Gasteizko EHUko Letren Falkutatean.

Soziolinguistika liburu berri hau hizkuntza-plangintzan lanean dabiltzan profesional eta arduradunentzako erreferentziazko liburua izango da hemendik aurrera. Eskuliburuaren sorkun­tzan Arkaitz Zarragak, Jean-Bap­­­tise Coyosek, Jone Miren Her­nandezek, Lionel Jolyk, Ima­nol Larreak, Loren V. Mati­ne­zek, Belen Urangak eta Paul Bil­baok hartu dute parte, So­zio­lin­guisti­ka Klusterreko Oiha­na Lu­jan­bio­ren koordenaziopean. Oro­­ta­ra, 30 aditu inguru aritu dira liburua honen ­edukien diseinuan.

381 orrialde dituen liburuan soziolinguistikaren nazioarteko oinarrizko teoria eta ikerketak bildu dituzte, baita Euskal He­rrian teoria eta ikerketa horiek ­izan duten garapena ere. Bes­tal­de, soziolinguistika arloko ehun bat kontzeptu eta nazioarte mailako bibliografia zabala atxiki dute.

Lurdes Auzmendi Eusko Ja­ur­laritzako Hizkuntza Politi­ka­rako sailburuak azaldu zuenez, “esku artean ditugun emaitzak euskal soziolinguistikaren esparruan mugarri izateko aukera guztiak dituela kontuan hartuz, gertakari honen aurrean pozarren sentitzeko parada baliatu nahi dugu aurrerantzean gutxienez kalitate bereko azterlanak bultzatzeko gure asmoa berresteko”. Klusterreko presidente Iker Martinez de Lagosen ustez, “So­zio­linguistika Klusterraren ­eta berau osatzen duten bazkide guztien amets eta erronka nagusietako bat betetzera dator eskuliburu honen argitalpena”.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner