hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Zuiako Koadrilak euskarazko dokumental bat zabalduko du hilabetero bere udalerrietan
2012ko Otsaila

“Argia emanaldiak” du izena ekimenak, eta kalitateko lanen zabalkundea egitea du helburu, Euskal Herriko hainbat lekutan kultur eskaintza indartzearekin batera.

Euskararen normalizazioa lortzea edozein eremutan, hori da Zuiako Koadrilaren helburu behinenetako bat. Horrgatik, “Argia emanaldiak” ekimenarekin egin du bat. Argia euskarazko aldizkariak bultzatuta dator ekimen hau, eta 25 eragilek baino gehiagok hartzen dute parte bertan.

 

Ekimenaren helburua “hilero kalitateko dokumental baten emanaldia antolatzea da, tabernetan, gaztetxeetan, kultur etxeetan edo euskaltegietan, Euskal Herriko kultur eskaintza indartzeko”, Lierni Altunak, Zuiako Koadrilako lehendakariak, esan duenez.

Emanaldietarako dokumentalak Argiak berak eskaintzen dituenetatik aukeratu dira, eta aldizkaria bera da lanen hileroko programazioa zehazten duena. Lehenengo emanaldia otsailaren 16an izango da, 18:00etan Izarrako kultur etxean. “Lucio” dokumentala emango da bertan, eta ondoren Zuiako Koadrila osatzen duten 6 udalerrietan izango dira emanaldiak, uztailaren 13an Legutioko kultur etxean bukatuz.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner