hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Oarsoaldeak VI. SMS lehiaketa antolatu du
2012ko Otsaila

18 urtetik beherako ikasleei zuzentzen zaie eta irabaziz gero, 300 euroko saria eskuratuko dute Oarsoaldeko dendetan gastatzeko.

SMS lehiaketaren 6. edizioa jada abian jarri da Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eskutik, eta bertan parte hartu nahi duenak, otsailaren 9tik martxoaren 9ra bitarteko epea izango du zabalik. Parte-hartzaileek honi loturiko mezu bat idatzi beharko dute SMS bidez: zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer jartzea gustatuko litzaizuke?.

Asier Mujika Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak azaldu duenez, eskualdeko DBH-4ko ikasleek aukeratuko dute SMS irabazlea eta saria, Oarsoaldeko dendetan gastatzeko 300€-ko erosketa txartela izango da. Martxoaren 30ean egingo den prentsa agerraldian jakinaraziko da zein den SMS irabazlea eta bertan egingo da sari-ematea.

Honela, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako 18 urtetik beherako gazte guztiak. Informazio gehiago lortzeko, www.oarsoarrak.net web gunea bisita daiteke.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner