hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
OLBEk lehen aldiz eskainiko du emanaldia euskaraz
2012ko Otsaila

Opera Lagunen Bilboko Elkarteak, ABAO txiki programa barnean, euskaraz eskainiko du lehenengo aldiz ikuskizun bat Bilboko Arriaga Antzokian.

"Bost axola bemola" izeneko obrak hiru emanaldi izango ditu. Bata, otsailaren 11n, 19:00etan; bestea, otsailaren 12an, 12:00etan eta 19:00etan. Ikuskizuna 8 urte baino gehiagoko haurrei eskaintzen zaie eta 60 minutuko iraupena du. Sarrerak 9 euroko salneurria du umeentzat eta 13 eurokoa 15 urte baino nagusiagokoentzat. Ikuskizuna ABAO-OLBE eta Arriaga Antzokiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da.

Lanean Mozart, Wagner, Rossini, Gounod, Bizet, Offenbach, Auber eta Donizetti-ren musikak entzuteko parada izango da. Ikuskizun liriko honetan opera zati ezagun batzuk umorearekin batera nahastuko dira pertsonaia dibertigarri batzuen eskutik.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner