| Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren III. liburukia kontsultagarri dago Euskaltzaindiaren web gunean |
| 2012ko Urtarrila |
Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) III. liburukia sarean eskuragarri ipini du Euskaltzaindiak. Honela, Akademiaren web gunean (www.euskaltzaindia.net/ehha) kontsulta daiteke.
Liburuki horretan 271 kontzeptu bildu eta landu dira. Sarrera guztiak lexikoari buruzkoak dira eta bi multzotan banatu dira: alde batetik, lurretik erne eta hazten diren landare eta fruituen ingurukoei buruzko kontzeptuak aurkitzen dira, eta bestetik, etxe-abereei buruzkoak. Lurraren atalean, besteak beste, landare txikiak, bai eta fruitu eta fruitu-arbolak, fruitu-mota batzuen azalen izenak, barazkiak edota belar mota ezagunenak ere landu dira. Bigarren multzo nagusia etxe-abereei buruzkoa da, baina animalien izenak biltzeaz gain, ar-eme eta adinaren araberako izenak ere jaso dira; baita euren gorputz atalak, janari-prozesuak, produkzio-emaitzak, egoitzak, eritasun-sendabideak, euren inguruko jardun-lanak ere. EHHA Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratzen ari da Akademia. Hirugarrena ez ezik, aurreko bi liburukiak ere sarean kontsulta daitezke. Iturria eta argazkia: Euskaltzaindia. |
Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) III. liburukia sarean eskuragarri ipini du Euskaltzaindiak. Honela, Akademiaren web gunean (www.euskaltzaindia.net/ehha) kontsulta daiteke.



