hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
"Euskara Entitate Publikoetan" jardunaldia antolatuko da Arabako Teknologia Parkean
2012ko Urtarrila

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiak, elkar-lanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lan-saioan, aukera izango da elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan dabiltzatenen beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan daitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira.

Jardunaldia otsailaren 2an, Arabako Teknologia Parkean antolatuko da. Bertan arituko dira, besteak beste,Lurdes Auzmendi, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Patxi Martinez de Marigorta, Herri Administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaria edo Araceli Diez de Lezana, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako plangintza arduraduna.

Bestetik, enpresa ugariren esperientzia praktikoak, hitzaldi teorikoak eta World Kafeak ere izango dira.

Informazio gehiago lortzeko:

www.euskadi.net

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner