hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Oxford-eko Unibertsitateak leku egingo dio euskarari
2012ko Urtarrila

Oxfordeko Unibertsitateak (Erresuma Batua) Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatuko du ekainaren 20tik 22ra bitartean. Egun horietan zehar, euskal hizkuntzak bere presentzia izango du katalanarekin, galegoarekin, portugesarekin eta gaztelaniarekin batera, besteak beste. Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakitera eman duten moduan, euskal kultura jorratzen duten proposamenak edo ponentziak aurkezteko epea zabalduta egongo da otsailaren 3ra arte. Interesa duten pertsonek 200-250 hitzetako laburpenak bidali ahal izango dituzte fisoxford@gmail.com helbide elektronikora. Jardunaldi hauek kultura desberdinen eboluzioa eta aldaketak izango dituzte hizpide.

Argazkia: www.ox.ac.uk

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner