hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa martxan ipiniko da
2012ko Urtarrila

Mondragon Unibertsitateko Komunikazio fakultateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioak euskal zinema laburren jaialdia antolatuko dute maiatzaren 8tik 10era bitartean.

Horiek horrela, 2011-2012 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio fakultateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa enpresak abian jarriko dute euspot, euskarazko spot lehiaketa. Helburu nagusia izango da hizkuntza ohitura egokiak sustatzea. Egoki hitza, beti ere euskaldunekin lotuta. Alegia, euskaraz jakinda ere gaztelaniaz dihardutenen hizkuntza ohiturekin.

Lehenengo edizioa 2012ko maiatzean egingo da. Aretxabaletako Udalaren Eginez eragin! filosofia abiapuntutzat hartuta, euskarazko spot onenak sarituko dira. Hiru sari banatuko dira: Lanik onena (1.800,00 euro), MUko ikasleen lanik onena (800,00 euro) eta Publikoaren saria (500,00 euro). Euskal Herri osora hedatuko da lehiaketa, baina ez da eremu geografikorik mugatuko. Promozioaz arduratuko dira Arteman, MU eta Aretxabaletako Udala, eta horretarako kronograma bat planifikatuko da, baita lehiaketaren gaineko promozioa egiteko estrategia bat ere.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner