hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Wikipedia entziklopedia digitalak euskarazko 11.000 sarrera berri ditu
2012ko Urtarrila

Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioak 11.000 sarrera berri izango ditu; Lur Entziklopedian oinarritu da eta Elhuyar Fundazioak burutu du lan teknikoa, Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzuna emateko asmoz. Wikipediaren euskarazko edizioan gaur sareratu diren 11.000 sarrera berri hauek orain arte editatu diren 100.000ri gehituko zaizkie. Lorpen historikoa da honako hau, urtebeteko ahaleginaren emaitza izan da eta, horri esker, euskal entziklopedia digitalaren edukiak ehuneko hamar gehitu dira. Nahi duenak erabili ahal izango ditu eta, jakina, doan.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ekimen berria ipini du martxan eta 11.000 sarrera digital gehiago sartu ditu Wikipedia Entziklopedia askean.Honen asmoa euskara sustatzea da eta teknologia berriak ezinbestekoak dira horretarako. Aztertutako neurrien artean, euskarazko eduki gehiago gehutzea erabaki zen.

Horiek horrela, 11.000 sarrera berri horietatik, 8.500 sarrera berriak dira, besteak eguneratu egin dira. Edukiei dagokienez, sarreren %20a Euskal Herriko edukiei buruzkoak dira eta % 80a eduki unibertsalei lotutakoak. Lan teknikoa Elhuyarrek egin badu ere, hainbat euskal wikilari izan dira beraiekin lanean.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner