hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bihotz Gaztea ikastolak ‘Zilarrezko Q’ saria eskuratuko du abenduan
2011ko Abendua

Hamarkadetan ­egin­da­ko lanaren ondoren, San­tur­tzin (Biz­kaia) kokatutako Bihotz Gaztea ikastolak beste errekonozimendu bat eskuratuko du abenduan.

Ikastolak kanpoko beste ­errekonozimendu bat lortu du euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egokia lortzeko lan egiten dutelako, ez ikastolan bakarrik, herri mailan ­ere eragiteko asmoa dute.“Zilarrezko Q-a lortzeko ­ibilbidea 2005ean hasi zen; lan handia suposatu ­izan du barne kudeaketan eta, batez ere, guztion inplikazioa behar izan du. Azken batean, guztiok egindako lanari esker lortu izan dugu”, azaldu zuen Joseba Bilba­ok, Bihotz Gazteko zuzendari pedagogikoak. Guz­tien arteko elkarlana, langileen prestakun­tza, berrikuntzaren aldeko ­apos­­tua,  ezagu­tzak partekatu... ahalegin handia egin dute barneko gestioa hobetzeko. “46 urteko ikastetxea dugu eta, erakunde bezala, gestioan heldutasun batera heldu garela esan dezakegu”, adierazi zuen Miriam Zuzazolak, ikastolako zuzendari orokorrak.

 

Herri mailan euskara eta euskal kultura bultzatzeko eragile aktiboa da Bihotz Gaztea. Familiak eta ikasleak inplika­tzen dituzte; adibidez, aurten, Euskararen Nazioarteko Egu­nean Udaletxearekin elkarlanean aritu dira; 24an Oentzero ­aterako dute kalera...

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner