hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskarazko sorkuntzan dagoen aberastasuna agertu du Azokak
2011ko Abendua

Egun jendetsuena abenduaren 6a izan zen; aurten 105.000 pertsona inguruk bisitatu dute azoka.

Urtero gertatu ohi den moduan, jendetza somatu da Durangoko Euskal Disko eta Liburu Azokaren 46. edizioan. Antolatzaileek eskainitako datuen arabera, azokak iraun duen lau egunetan 105.000 bisitari inguru izan dira; egun jendetsuena abenduaren 6a izan zen; horretan, gutxi-gorabehera 40.000 bisitari izan ziren. Bes­tetik, Du­rangoko Azokaren web gunean 23.000 bisita baino ge­hiago izan ditu ere.

Euskal argitaletxeek eta diskoetxeek, kultur erakundeek eta elkarteek, unibertsitateteek... beraien azken berritasunak eraman zituzten azokara. Aurten, kultura galegoa gonbidatu dute eta Lauaxeta Saria bazkide eta laguntzailee eskaini zitzaien urte guzti horietan zehar egindako lana goraipatzeko eta saritzeko. Antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.

Zuzendari berria

Hiru hamarkadetan zehar kargua okupatu duen Jon Irazabalek lekukoa laga tu dio Aiert Goenagari. Gere­dia­ga Elkarteak omenaldia egin zi­on Irabazabali eta, bitxikeria bat aipatzearren, Irazabal Azo­kan sartu zen urte berean jaio zen Goenaga, hemendik aurrera zuzendari berria izango dena.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner