hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bizkaiko Foru Aldundiak euskara sustatzeko 4,4 milioi euro banatuko ditu
2011ko Abendua

Bizkaiko Foru Aldundiak diru kopurua ezarri du 2012. urtean zehar euskeraren erabilera bultzatuko duten proiektuak sortzen laguntzeko.

Horiek horrela, BFAk 4,4 milioi euro bideratuko ditu Bizkaiko euskararen aldeko ekimen horiek diruz laguntzeko. Orotara, lau laguntza mota arautzen dituzten lau dekretu onartu ditu foru erakundeak eta eskabideak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 2an hasi eta 31n amaituko da.


Kopuru handieneko diru-laguntzak irabazi asmorik gabeko erakunde, udal, udal erakunde autonomiadun eta mankomunitateetara bideratuko dira; guztira, 1.725.000 euro. Bestetik, erakunde publikoek 1.825.000 euro izango dituzte. Gainera, euskara hutsezko argitalpenen edizioek ere diru-laguntza lortzeko abagunea izango dute; horretarako bi aurrekontu-sail egongo dira: batetik, 90.000 euro merkataritza-sozietate, kooperatiba, banakako enpresaburu eta profesionalentzat, eta bestetik, 350.000 euro, irabazi asmorik gabeko erakundeentzat (enpresa-munduarentzat 280.000 euroko aurrekontu-saila izango da). Amaitzeko, 150.000 euro informazio- eta komunikazio-teknologiak sustatzeko.


 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner