hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Sormena, arma nagusia
2012ko Otsaila

Gernika-Lumoko Udala (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, Astra-Unceta arma-enpresaren egoitza ohia eraberritzen dabil, eta bertan sormen lantegia ezarriko du. Lanak abenduan hasi ziren eta udarako bukatuko dira, eta aurrerantzean beste zerbitzu, ekintza eta jardun batzuk erakarri nahiko lituzke Gernika-Lumoko Udalak.

Gaizka Eguzkiza

 


Gernika Bizkaiko herri ­esanguratsuenetarikoa da: izan ere, bertan daude herrialdeko Batzar Nagusietako ­egoitza eta Bizkaiko ikur nagusia, hau da, haritza, Gernikako Ar­bola. Beste ikur batzuk ere baditu herriak, eta haietako bat Astra ­eraikina da. Garai batean, hainbat pistola egiten ziren bertan, baina fabrika 1997an itxi zuten. Gaur ­egun “bakearen hiria” da Ger­nika, eta Udalak antzinako lantegia berritu eta indarberritu nahi du, eta bere ordez, Sormen lantegia sortuko du.

 

Abenduan hasi ziren eraikina zein ingurukoa eraberritzeko lanak. Sormen lantegiaren ateak ­udarako irekiko dira, José María Gorroño herriko alkateak adierazi zuen moduan. Udala da erakinaren jabea eta han proiektu ai­tzindaria eta gidaria burutu nahi du. Berez, Artearen eta Kultu­raren Sormenerako Lantegia ezarri nahi dute Astra-Unceta enpresaren egoitza ohian, baina aurrerantzean beste zerbitzu, ekin­tza eta jardun batzuk bultzatu, sustatu, erakarri eta eragin nahiko lituzke Gernika-Lumoko Uda­­lak. Proiektu hori aurrera ­ateratzeko, 1,5 milioi euroko inbertsioa eskaini dio Eusko Ja­ur­laritzak. Eraikina ez ezik, ingurua ere eraberrituko dute arlo urbanistikoan, sozialean eta ekonomikoan. Etorkizunean hor jakintzaren eta sormenaren esparrua eratzeko itxaropena dute ­egitasmoaren sustatzaileek.

Udalak jakinarazi duenez, ­era­bilera anitzeko eraikina izango da ekipamendu berria, bertan ­ahalik eta material eta tailer kultural gehien izan daitezen. Sor­men lantegiaren bitartez, kultura-sortzaileen sarea ehundu eta sendotu nahi da. Udalaren iritziz, “sormen-lanerako ezinbestekoak dira azpiegitura eta espazio egokiak, sortzaile guztientzat topagune eta lantoki izan daitezen”. Azken urteotan Gernikakoa bezalako laborategi sortzaile batzuk sortu dira hainbat hiritan: Han­gar, Bartzelonan; El Mata­dero, Madrilen; edo Tabakalera, Do­nos­tian. Adituen iritziz, esparru berri haiek oso aproposak dira zenbait arlotan esperimentatzeko: dantza, zirkua, teknologia, musika....

Ildo honi jarraituz, artista batzuk dagoeneko hasi dira bertan erakusketa egiteko aukera aztertzen. Abenduan, adibidez, Haegue Yang korearra Gerni­katik ibili zen eta Astra eraikina bisitatu zuen. Yang 1971n jaio zen Seulen eta gaur egun Ber­li­nen bizi da, eta bere belaunaldiko artista nabarmenetako bat da. Nazioarte mailako hainbat erakusketatan hartu du parte, eta He­go Korea ordezkatu zuen Ve­ne­ziako 53. Biurtekoan.

Herriko elkarteak. Artistak ez dira Sormen lantegitik ibiliko diren bakarrak. Herriko elkarteek ere izango dute erakinean batzeko aukera. Haiek zeresan handia izan dute erakinaren proiektua ­erabakitzeko orduan. Izan ere, duela sei urte hasi ziren proiektu berriaren inguruan eztabaida­tzen, eta elkarteek iritzia eman dute eraikinaren diseinua eta ­erabilera zehazteko.

Sormen lantegia bi fasetan ­egingo da: lehengoa 2011n bukatu zen; bigarren fasea, aldiz, datozen hilabeteotan amaituko dute. Lehenik eta behin fatxada ­apaindu eta barrukoa garbituko dute. Ricardo Bastidak diseinatutako eraikina oso egoera txarrean dago, eta eraisteko arriskua ere badu. Beraz, erabat berrituko da, baina oinarrizko diseinuari eutsiko diote. Udalak proposatutako proiektuaren arabera, Ricardo Bastidaren egitasmoari jarraituko diote, eta arkitekto horrek diseinatutako kanpo-eraikin osoa berreskuratu nahi da. Barrukoari dagokionez, altzarien bidez jan­tzi eta egokituko da.

 
publizitatea:

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
Banner