|
FEMABASK, Altzairu eta Egurraren Euskal Federakuntza jaio da. Euskadiko patronalak ordezkatzen ditu eta 700 enpresa baino gehiago hartzen ditu bere baitan.
Zaila da gaur egun eraikuntza industrian lan egitea. Krisialdia bete betean jo dio sektore honi eta, dudarik gabe, lehena eta zigortuena izan da. Dudarik gabe? Etxegintzaren esparruarekin batera, zarata askorik gabe, altzairuaren sektorea jausi da. Gizartea ia konturatu gabe 2007. urtetik Euskal Autonomi Erkidegoan zeuden altzairu eta egurren inguruko enpresen kopurua %40 eta %60ren artean jaitsi da. Baina, esan ohi den bezala: “zuhaitz bat baso erdian jausten bada eta ez badago inor ikusteko, soinurik ateratzen al du?”. Soinurik ateratzen dezakeela demostratzeko jaio da FEMABASK.
Urrian egin zuen bere aurkezpen publikoa eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronaletako zuraren sektoreko zuzendariek osatzen dute. Zenbakietara begira, 730 enpresa eta 3.200 langile baino gehiago ordezkatzeko eginkizuna dute euren aurrean. Horrela, normala da FEMABASK indarrarekin sartu izana CONFEMADERAn, Espainiako zuraren sektoreko konfederazioa.
Hala ere, estatu mailan leku ona edukitzeko arrazoi nagusia ez dira soilik zenbakiak. Francisco Huidobro, FEMABASKeko presidenteak dioenez: “Balentzia edo Katalunia ahalmen handiko zonaldeak dira, baina guk garrantzi handiagoa daukagu berrikuntza eta kalitatearen esparruetan”. Beraz, euskal patronalek osaturiko federazio honen eginkizun nagusiena euren ahotsa entzunda izan dadila da.
|
“Orain ez dugu oihartzunik eta eskubide osoko solaskide bat izatea nahi dugu”, azaldu zuen francisco huidobrok
----------
Sortzaileek azaltzen dutenez, zura alde batera geratu da merkeagoak diren beste materialak ordezkatuta
|
Gaur egun, egoera ekonomikoa nola dagoen ikusita, ez da bat ere erraza norberaren beharrak belarri aproposetan esleitzea edo ikusgai egitea. Ez belarririk edota begirik ez dagoelako, baizik eta itxita egon ohi direlako. Beraz, zuraren sektorean guztiak batera indar gehiago edukiko zutela pentsatu zuten. Beste modu batean azalduta: hiru probintzietako patronalak bat eginez, masa kritiko nahiko edukiko lukete “norbait” izateko, instituzioek kontutan har ditzaten.
Izan ere, federazio berri honen bidez bilatzen dutena euren iritzia goiko instantzietara helaraztea da. Huidobroren hitzetan: “orain ez dugu oihartzunik eta eskubide osoko solaskide bat izatea nahi dugu”.
Bestalde, sektorea gaizki dagoen arren, FEMABASK sortzeko beste arrazoi bat jaitsiera honen kontrola hartzea da. Egoerari egokitzea da elkarte honen xedeetako bat. Guzti hori egiteko programa bereziak jarriko ditu abian. Alde batetik, prestakuntza uztartuko da, kalitatean hobetzeko. Beste alde batetik, prebentzioarekin lotutako hainbat ekintza burutuko dira. Gainera, gazteak ere kontutan hartuko dira eta programa bereziak garatuko dira haientzat. Bide honetan, formula berriak bilatuz, Altzairuaren Lan Fundazio bat sortzeko ideia garatu dute. Francisco Huidobrok argi dauka egoera latza dela eta kontu handiz ibili behar dela. Egurra oso lotuta egon da beti eraikuntzari eta azken honek sekulako hondoratzea jasan du. Beraz, errealitatearekin jolastu behar duen federazio baten aurrean gaude. Eskenatoki txarrenean sortu da, sektorearen enpresen erdiak euren ateak itxi dituztenean.
Guzti honetatik, FEMABASKentzat oso garrantzitsua da Madrileko Konfederazioan ahots propioa edukitzea. Horretarako, hori bai, Euskadik mundu honetan duen esperientzia jartzen dute Espainiako elkarteen esku. Federazioaren presidenteak hamarkadetan igaro den momenturik latzena dela dio baina, aldi berean itxaropentsu agertzen da. Izan ere, oso argi dauka egurra lehengai ezin hobea dela etxeak, aisialdi lekuak eta lantokiak sortzerako orduan. Ildo honetan, berritzean datza erantzuna.
Izan ere, Huidobrok irmoki azaltzen du eraikinen berrikuntzan babesa hartu behar izan dutela “sektorean irauten dugunok”. Eta bide horretatik joan beharra dagoela errepikatzen du. Errealitatean murgiltzea omen da errezeta hoberena gaitzari aurre egiteko. Eta, kasu honetan, errealitatea da zura alde batera geratu dela merkeagoak diren beste materialak ordezkatuta. Honen aurrean, berrikuntza legearen aldaketa bat eskatzen dute. “Hobetu beharra dago”, dio Huidobrok.
Hogeita hamar urte baino gehiagoko etxebizitza asko daudela azpimarratzen du eta horiek izan behar direla helburua azaltzen du. Lege berriaren zain geratuko dira FEMABASKeko kideak, baina, euren lehenengo agerraldian dagoenaren errebisioa eskatu dute.
Zentzu honetan, askotan baztertuta sentitzen direla azaldu du federazioaren presidenteak. Zuraren sektorea ingurumenari kalte egiten dion zer edo zer bezala ikusita dago. Askotan erlazionatzen da egurraren inguruko enpresa bat basoen suntsiketarekin. Erraza da imajinatzea eskrupulurik gabeko enpresaria induskagailuek lehenengo zuhaitzak botatzen dituzten bitartean. Erraza eta errealitatetik oso urrun. Izan ere, FEMABASKetik zehazten dutenez, sektore hau da basoen hazkuntza eta egoera gehien kontrolatu eta hobetu nahi dutenak.
Gainera, askotan oharkabean pasatzen den zehaztapen bat egin behar da: egurra birziklatu daiteke, beste material batzuekin gertatzen ez dena, hain zuzen ere. Oraindik enbor asko aurkituko dituzte bidean gurutzatuta. Horietako bat kontsumoaren maila apala da. Minimo historikoetan kokatzen da eta altzairuaren sektorea gehien nabaritu duenetarikoa da. Francisco Huidobrok dudarik gabe ezartzen du krisia guztien ahotan dagoenez jendeak ez duela erosten. Dirua gorde, aurreztu egiten du eta kontsumoa ez da inola ere ez aktibatzen. Ez da lan erraza.
Espainiako gobernuak hainbat plan jarri zituen abian kontsumitzaileentzat altzairuen prezioa hain altua ez izateko, “Renobe Planak” deritzonak. Arrakasta izan zuten arren, kontsumoa igo zen arren, FEMABASKeko presidenteak goibel dio ez direla berriz errepikatu eta joera gero eta txarrera joan dela. Horregatik, haratago begiratu behar dela dio. Zuraren sektorea bestelako merkatu batzuetara ireki behar dela, beldur barik. Berriketa da berriz irtenbide hoberena, baina, Huidobrok azaltzen du beste esparru batzuk ere ikertu behar direla, hala nola, automobilgintza edota mekanizatuen sektorean.
Baina ez hori bakarrik. Azken finean, egurra ia esparru guztietan erabiltzen da: zoruak, trenbideak, itxigailuetan,… asko dira. Adar askotatik heldu daiteke enborrera. Era berean, FEMABASKek neurri asko jarriko ditu martxan merkatuak, benetako enbor erraldoia, berreskuratzeko. Zuraren sektorea ahaztua izan da krisialdi honetan baina zuhaitzek barruan daramaten izerdi hori ateratzeko ordua heldu da.
Ez da bat ere erraza izango. Baina, hemendik aurrera, behintzat, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru patronalek batera jardungo dute misio horretan. FEMABASK jaio da jada eta sektore honi esker bizi diren milaka langileengatik, gutxienez, bizi luzea eta ona opa diogu.
|