hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ekonomia sustatzeko testuinguru berria etorkizunari begira dago
2011ko Azaroa

Enpresa, negozio, aukera eta enpresarientzat egoera berriak abaguneak zabal ditzake. Normalizaziorako bideak ondorioak izango ditu euskadirentzat; adibidez, turismoarentzat edo merkataritzarentzat.

Urriaren 20an euskal gizarteak aspalditik itxaroten zuen berria jaso zu­en; etapa politiko berri bati ireki zitzaizkion ateak egun horretan eta iritziek, albisteek, adierazpenek, usteek eta aurreikuspenek be­rehala hartu zuten kalea. Eman beharreko pausuek norabide ­egokia hartuta zuten.

Nahiz eta oraingoz egoera nahasia izan, informazio-uholdeak eta aburuek airean dute ­oraidik zer gertatuko denaren ­erantzuna. Hala eta guztiz ere, positibotasun giroaz hartu zen albistea; salbuespenak salbuespen. Dena den, enpresa mundu­an, behintzat, ­ate asko itxi zitezkeen testuinguru horretan leiho berriak ireki dira.  
Ezbahirik gabe, lehenago edo beranduago, herrialdeko testuinguru ekonomiko-politikoan, besteak beste, eragina izango du berri honek eta, jada, agente desberdinen eran­tzunak, balorazioak eta ­iritziak ezagutzen aritu da gizartea.

Enpresa, negozio, aukera eta enpresarien euskal sarean zeresana izango duen komunikatu baten aurrean aurkitzen gara une honetan, geroari begira, zer gertatuko zain. Gizarteak ipini ditu begiak etorkizunean, normalizazioa eta lasaitasun egoera ekarri beharko lukeen etorkizun horretan, alegia.

Positibotzat edo aurrera pauso baten saiakera moduan ulertu da testuinguru berria eta horrek ekarriko dituen ondorioak

--------------

‘Erabaki historikoa’, ‘tolerantzia’, ‘askata­suna’ edo ‘begirunea’ dira behin eta berriro erabiltzen ari diren hitzak

--------------

Enpresek bere handitasun eta zabaltasun osoz jarduteko agertokia eraikiz doa        pixkanaka-pixkanaka

Esan bezala, positibotzat, edo aurrera pauso baten saiakera moduan, ulertu da testuinguru berria eta horrek sortaraziko dituen ondorioak ere.
Hala, eta egoerak horrela eskatzen zuen moduan, kasu honetan, ekonomiarekin zerikusia duten agenteek beraien usteak plazaratu dituzte eta iritziak berehalakoak izan dira.

Adibidez, besteak beste, Euskal Entrepre­sarien Konfede­rakuntzak (Confebask) eta bere erakunde kideek (Adegi, Cebek eta SEA) erakunde armatuak ­aditzera eman zuen agiria positiboki baloratu zuten, biolentziaren behin-betiko etena azpimarratuz. “Berri emate honek, orain bai, herrialde honentzat hain luze eta mingarria izan den eragozpen honen desagertzera doan bueltarik ez duen bidea izatea espero du, bere erauzteak berririk hoberena izanez”, adierazi zuten Confebaskeko iturriek. Beste lde batetik, Eduardo Zu­biaurrek, Adegiko presidenteak adierazi zuen moduan, Do­nostian, ­urriaren 17an, antolatutako Bakearen Batzarra bakearentzat eta Euskadiko normalizazio politikorako “onuragarria” ­izango dela uste du.

Horiez gain, Eusko Gan­berek egoera honen aurrean beraien ­iritzia islatu nahi izan zuten. Beraien ustez, “euskal gizartea azken 50 urte hauetan itxaroten ari zen albistea izan da, zeinetan indarkeriaren amaiera beti es­katu den”.

Sindikatuak ez dira atzean gelditu eta bakoitzak bere adierazpenak eta balorazioak kaleratu zituten. Adibidez, bere bazkideak gogoratu zituen CCOO sindikatuak, “urte hauetan zehar ­izandako gizalege eta eskuzabaltasunagatik”. UGTk “indarkeriaren aurrean, demokraziaren garaipentzat” jo zuen albistea. ELAk alor desberdinak jorratzeko bide politiko berriak zabaldu beharraren alde egin zuen eta LABek azaldu zuen moduan, ­erakunde armatuak “gatazka konpontzeko bidean emandako pausurik garran­tzitsuena izan da”.

Horiez gain, Lehendakari­tza­ko ­iturriek adierazi zutenez, “krisialdiari aurre egiteko, enpleguaren sorkuntzan aritzeko eta euskal ekonomia indartzeko energia berriak” eratu beharko lirateke.

‘Erabaki historikoa’, ‘toleran­tzia’, ‘askatasuna’ eta ‘begirunea’ dira, besteak beste, etengabe en­tzun ahal izan diren hitzak egun hauetan zehar. Beste alde batetik,  ‘elkarrizketa’ eta ‘kolaborazioaren’ beharra azapimarratu dute ­adituek, erakundeek, indar politikoek eta ekonomiaren alorrean eragina duten zenbait agente desberdinek.
Hala eta guztiz ere, oraindik bada egiteko ibilbidea. Enpresek bere handitasun eta zabaltasun osoz jarduteko agertokia eraikiz doa pixkanaka-pixkanaka, baina ez da ahaztu behar bukaera baino, hasiera eman dela.

Ekonomiaren garapenerako funtsezko erreminta

Albisteak ekonomiaren garapenean zeresana izango duela uste dute aditu askok. Ez gara enpresei dagokien alorraz ari­tzen, soilik. Horrez gain, merkatari­tzan eragina izango duela zabaltzen dute. Eta negozio-aukerari lotuta dator ‘irudia’-ren kontua. Lasai­tasu­naren ­irudia. Argitu dezagun, adituek aurreikusten dutenez, albisteak esparru anitzetan ­izango luke eragina: enplegu gabezian, krisi­aldi egoeran, berrikun­tzan, ga­rapen ekonomikoan ­edo turismoan, ­adibidez. Izan ere, testuinguru berriak agertoki desberdina dakar mende hasiera honetan.

Turismoari dagokionez, datu esanguratsuak zabaldu dituzte azkenaldian. Uda bukatuta, balantzeak eta hausnarketak zabalak izan dira ­eta ondorioak hor daude, nork ­ikertu zain. Egin dezagun azterketa probintziaz probin­tzia. Esa­te baterako, Do­nos­tiako turismoak nabarmen ­egin du gora azkenaldian. Izan ere, bisitarien kopurua %16 handitu da eta iaz baino ia 8.000 pertsona gehiagok bisitatu dute hiria uztailean.

Bilbok marka berria hau­tsi zuen aurten. Bizkaiko hiriburua negozio-turismoaren helmuga tradizional bihurtu da; turismoak garrantzia han­dia hartu du azken hamarkadan gizartearen edo ­ekonomiaren garapenerako. Udan 151.000 bisitari baino gehiago izan zituen. Gainera, hirian 40 milioi euro baino gehiagoko inpaktu ekonomikoa eman zen. Gauzak hala, Udalak turismo mota berriak ikertzen hasiko da; esate baterako, osasunaren turismoa edo naturarekin zerikusia duten ekintza desberdinak.
Vitoria-Gasteizen turismoaren inguruko aurreikuspenak bete dira ere. Ekono­mia Sustapenerako zinegotzi Fernando Aranguizek azaldu zuenez, “arrakastatsua izan da” turismo kanpaina. Euskal Estatistika Institutuaren arabera, udan %7ko hazkundea eman da aurreko urteko garai beraren aldean.

Horiek horrela, azken hilabeteetan gehiago edo gu­txiago martxan aritu den eta jaso berri dugun albisteak ondorioak islatzen hasi ditu, ez bakarrik turismoari dagokionez. Adibidez, euskal enpresek irudi positiboagoa zabaldu dezateke nazioartean.

Esate baterako, Lehenda­kariak merkataritza eta promozio ekintza ugari burutzen ari ditu aurten eta, adibidez, Ameriketako Estatu Batue­tako hainbat hiritan izan da. Izatez, azken hilabeteetan, Euskadik Ipar Amerikako 42.000 turista baino gehiago hartu ditu; urtarrila eta abuztua bitartean, %21 handitu da AEBetatik etorritako turisten kopurua. Hala, urriaren bukaeran, New Yorken izan da Euskadiko eskaintza turistikoa aurkezteko. Horrela, In­dustria, Berrikuntza, Mer­ka­taritza eta Turismo Sailak Basquetour-en bidez prestatutako ekitaldi honen xedea Euskadiren erakargarritasun turistikoa islatzea izan da. Bestetik, turismo sektoreko hamaika enpresarik lan jardunaldietan parte hartu dute bertan, New Yorkeko work­shop turistikoan.

Baina, aipatu bezala, ekimenak ugariak izaten ari dira aurten.
Egun hauetan Eusko Jaur­la­ritzako In­dus­tria, Be­rri­kun­tza, Merka­taritza eta Tu­rismo Sailak, Basquetour Tu­rismo­a­ren Eus­kal Agen­tzia­ren bitartez, Londreseko ‘World Tra­vel Market’ azokan parte har­tu berri du. Honako azoka hau profesionalei zuzenduta dago eta euskal turismoari “harrera bikaina” ­egin zaio. Euskadik hiriburuen eta ekintza erakargarriak zabaldu ditu Londresen.

Esate baterako, Vitoria-Gas­teizen globo bidai bat egitea, gastronomia kurtsoak, Bil­boko itsasadarra itsasontziarekin gurutzatu, baserrien bizimoduan murgildu, ardongintzan sakondu, Donostiako pintxoak dastatu... aukerak hamaika dira eta lehiakortasunaren aldeko ­apostua bermatzen ari da etengabe.

 
publizitatea:

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
Banner