hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Elikaduraren kultura
2011ko Urria

Zentroa aitzindaria da bere horretan, proiektu bakarrean bildu nahi ditu prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza. Urriaren 3an estatuko gastronomia zientzien eta sukaldaritza arteen lehen gradua abiatu du 56 ikaslerekin.

Ideiak 2009ko martxoan hartu zuen forma. Orduan, Mon­dragon Unibertsitateak eta euskal sukaldariek sortu zuten Basque Culinary Center Fun­da­zioa erakunde publikoen lagun­tzaz. Hasierako egitasmo hari irmo heldu eta bere horretan jarraitu dute, Gastronomia Zien­tzien arloetan prestakuntza eta ­ikerketa landu, berrikuntza eta ­ezagutza transmititu eta uniber­tsitate, teknologia-zentro, enpresa edo erakunde publikoen arteko lankidetza ikerketa-prozesuak sortu.

Sortzaileek hobetu beharreko alor batzuk somatu zituzten arloan eta, berrikuntzari helduz, hu­tsunea betzeko ekimena beregan hartu zuten. Basque Culinary Fun­dazioa sortzeko helburu nagusiak honako hauek izan dira:  “Euskal Herriko eta Espainia Estatuko sukaldaritzak nazioartean goi mailako eta berrikun­tzako gune izateari eutsi diezaiotela etorkizunean, eta horretarako, profesional gaituak presta­tzea”.

Oinarri sendoak ditu proiektu honek. euskal sukaldarien laguntza du eta munduko beste sukaldari batzuena ere

------------------

Zentroak proiektu bakarrean bildu nahi ditu prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza. Era bere­an, enpresa proiektuak sustatzeko asmoa du

------------------

B+g zentro bat duen gastronomia-unibertsita­te bakarra da munduan eta lehen gastronomia-titulua sortu du

Bestetik, “ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzea goi-sukaldaritzako profesionalen eta sektoreko enpresen artean, ­eta euren arteko sinergiak bul­tzatzea”. Horrez gain, “gastronomiaren kulturan, elikadura-heziketan eta elikadura-joeretan garapen iraunkorraren sortzaile ­izatea”. Azkenik, “Euskal Herria eta Espainia Estatua munduko goisukaldaritzaren helmuga ­izan daitezen haien ospea nazioartean zabaltzea. Lidergo-posizioa erdietsi eta horri eustea”.

“Euskadi eta hedaduraz Es­painia osoa, Gastronomia Zien­tzien arlo guztien prestakuntzan, ikerketan, berrikuntzan eta ezagutzaren eta teknologiaren tra­ns­ferentzian nazioarteko erreferentea bihurtzea du helburu Fundazioak”, adierazi zuen Joxe Mari Aizega Fundazioko zuzendariak.

Oinarri sendoak ditu proiektu honek. Izan ere, euskal sukaldarien laguntza du eta munduko beste sukaldari batzuena ere. Esatera­ko, Juan Mari Arzak, Pedro Subi­jana, Eneko Atxa, Hi­lario Arbe­la­iz, Andoni Luis Adu­riz edo Mar­tin Berasategi. Gai­nera, ha­in­bat mailatako erakunde, enpresa eta elkarteek babesten dute proiektu hau; besteak beste, Fa­gor Group, Eroski, Azti Tecnalia, Martiko edo Heineken Españak.

Zentroak sei ikerketa ildo jorratuko ditu: elikadura-heziketa eta -ohiturak; elikadurarekiko gizarte-erantzukizuna; elikadura-joerak; kudeaketa-berrikun­tza sektoreko enpresetan; elikadurarekin lotutako teknologien garapena eta elikagaiak prestatu, aurkez­tu eta kontserbatzea.
Horiek horrela, zentroak proiektu bakarrean bildu nahi ditu prestakuntza, ikerketa eta be­rrikuntza. Era berean, enpresa proiektuak sustatzeko asmoa du. Hala, lankidetza-prozesuak bultatzen ditu gai honen inguruko ezagutza sare bat garatzeko.

Egitasmoa sortua zela, uztailaren bukaeran ireki zituen ateak Bas­que Culinary Center-ek. Gas­tronomiak zientzia maila hartu zuen horrela. 500 pertsona inguru bildu ziren inaugurazio ekitaldian. Bi ekitaldi burutu ziren zentroa zabaltzeko. Inaugurazio-­ekitaldiaren babesle nagusia ‘Eus­­kadi, dasta ezazu’ ekimena ­izan zen. Goi­zean, erakunde, enpresa, uniber­tsitate, teknologia eta kultura arloetako 200 gonbidatu inguru bildu zituen.  Arra­tsaldeko ekitaldian, berriz, gastronomiaren arloko 200 gonbidatu eta azken lau urteotan proiektua diseinatzeko eta abian jartzeko lanetan parte hartu duten hainbat lagun elkartu ziren.

Estatuan, lehenengo aldiz, gastronomia unibertsitate-diziplina eratu egin da  Mon­­dragon Unibertsitateko Gas­tronomia eta Sukaldaritza Arteen Fakultatea­ren bidez,  Eli­kadura eta Gastro­no­miako Iker­keta eta Berrikun­tza Zentroaren bidez. Horrela, B+G zentro bat duen gastronomia-unibertsitate bakarra bihurtu da munduan eta lehen gastronomia-titulua ipini du martxan. Honela, urriaren 3an Estatuko Gastronomia Zien­tzien eta Su­kal­daritza Arteen lehen gradua abiatu da 56 ikaslerekin.

Pilar Zorrilla Eusko Jaurla­ri­tzako Merkataritza eta Turismo­ko sailburuordeak azaldu zuenez, “Basque Culinary Center Fundazioak Euskadin turismoa indartzen lagunduko du, bere ­ekintzak hedatzerakoan euskal turismoaren irudia erabiliz”. Sa­ilak 25.000 euroko diru-laguntza emango dio proiektuari urtea ­amaitu arte.

 

Prestakuntza

Basque Culinary Center-ek aukera berria luzatzen du, hala, gradua, masterra eta etengabeko prestakuntza burutzeko abagunea dago.

‘Gastronomia eta Sukaldaritza Artetan Gradua’ profil profesional kualifikatuak prestatzeko behar guztiak asetzera zuzentzen da. Lanbideak egun dituen erronkei erantzuten die eta ikaskuntzari ikuspegi zientifikoa eta teknikoa ematen dio disziplinarteko ikuspegi berri batetik. Bestetik, ‘Jatetxeak berritu eta kudeatzeko Masterra’ eskaintzen du. Honakoa Unibertsitatearen berezko titulua da eta prestakuntza behar oso jakin bati erantzun nahi dio. Enpresa proiektu berri gisa jatetxe bat martxan jartzearekin lotuta dago.

Etengabeko formakuntzari dagokionez, kurtso ezberdinak eskainiko dituzte urtean zehar; besteak beste, sukaldeen diseinua eta kudeaketa.

 
publizitatea:

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
Banner