|
Irunen kokaturik dagoen enpresa hau 1995ean sortu zuen Santiago Amiano Salaverriak. Eraikuntzaren sektorearen barruan, tresna-jasogailuentzako frenoak eta motorrak fabrikatzen ditu, baina, lehikortasunaren handitzea lortzeko, sektore berrietan sartzeko aukerak ez ditu pasatzen utzi nahi.
Irunen kokaturik dagoen Nork2 enpresa eraikuntzaren sektorerako lan egiten du. Zehazki, tresna-jasogailuentzako frenoak eta motorrak egiten ditu. Enpresa hau Santiago Amiano Salaverriak sortu zuen 1995. urtean eta, sektoreko beste enpresa batzuetan lortutako esperientziari esker, pixkanaka euren teknologia propioa garatzen hasi ziren.
Lehenengo urteetan, tresna-jasogailuen fabrikazioan eta trenbide garraioaren sektorean oinarritu zen Nork2. Hala ere, merkatuak eskaintzen dituen negozio aukera ezberdinei erreparatuz, bere jarduera dibertsifikatu du azken urte hauetan, motorren produkziora eta bere aplikazioetara zuzendu baitu eginkizuna (tresna-jasogailauak, garabiak eta sektore mini-eolikoa).
|
Merkatuak eskaintzen dituen negozio aukeren arabera, jarduera dibertsifikatzen du
----------------
Sektoreko enpresa garrantzitsuenei hornitzen die bere produktuak Nork2 enpresa gazteak
|
Enpresa gaztea izan arren, eta 15 langile besterik ez izan, jasotzaile sektoreko enpresa garrantzitsuenei hornitzen die bere produktuak. Hala, enpresaren garapen teknologikoan duen maila altuak, zein 10 patente (estatuan eta europar mailan) eta erabilgarritasun modelo bat duen, kalitate handia eman die bere produktuei.
Eta horrek bere fruituak eman ditu: Thyssen, Schindler, Otis eta Orona bezalako enpresa garrantzitsuen hornitzaile bi hurtu da.
Gainera, 2010ean Iruneko enpresa honek garabientzat zuzendutako produktuak fabrikatzen hasi zen. Hala, gaur egun Jaso enpresaren hornitzaile ere bada. Espezializazio horri esker, %70eko esportazio bolumena lortu du Nork2-k.
Produktuen artean, aipatzekoak dira jasogailuentzako frenoak. Hala, akzio sinplekoak eta akzio bikoitzeko frenoak nabarmendu daitezke. Lehenengoen artean, N88S, N98S, N115S, N135S eta N165S modeloak azpimarratu behar dira. Bigarrenen artean, aldiz, bi talde nabarmentzen dira. Alde batetik, N72D, N88D, N98D, N115D eta N135D daude; eta bestetik, N72DE, N88DE, N98DE, N115DE eta N135DE.
Gauzak hala, garapen teknologiko handiak dituen enpresa bat bezala nabarmendu da Nork2 sektorean. Zenbait patente lortu ditu azken urte hauetan, eta horietatik, bat nabarmentzekotan, hori 2003koa da: iman iraunkorrezko motor sinkronoa eta trakzio kablea. Enpresaren negozio-zorroaren handitzea ekarri du horrek.
Gainera, Nork2-ren produkzio parterik handiena atzerriko enpresen esportazioan datza batez ere, bai Europan eta baita Estatu Batuetan ere. Sektore berrien bila. Beste enpresa batzuekin alderatuz, sektorean urte gutxi daraman arren, Nork2-k eraikuntzaren sektorean esperientzia duela nabarmen utzi du azken urte hauetan. Izan ere, krisi ekonomikoarengatik sektoreak bizi duen egoera zailaren aurrean alternatibak bilatu eta aurkitu ditu. Adibidez, bere produktuen zabaltzea ekarri du egoera zail horrek. Honez gain, bere lehiakortasunaren handitzea lortzeko, produktibitatearen hobekuntzan lan egiten du, eta horretarako energetikoki eraginkorragoak diren inbertsioak egiten ditu.
Hala, enpresak duen helburu berrietako bat mini-eoliko sektorerako generadore bat fabrikatzea da. Nork2-tik azaltzen dutenez, jarduera hau klabea izango da bere jardueraren jarraipena ziurtatzeko.
|