hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskadiko 45 fabrikatzaile izan dira sektoreko Alemaniako azokan
2011ko Urria

EMOGuztira, 40 herrialdetako 2.000 enpresa inguru bildu dira aurtengo Hannoverko Emo azokan. Makina-erreminta sektoreko fabrikatzaileen produktu berriak eta berrikuntzak aurkeztu dira bertan.

Makina-erremintaren sektoreak berebiziko garrantzia izan du betidanik. I+D proiektuak garatzen diren heinean, pieza zehaztuak sortu behar dira eta horiei irtenbide emango dioten makinak ere. Prozesua konplikatuz doa, geroz eta gehiago, horrexegatik formakuntza berezia behar izaten da ondoren etorriko diren erronkei aurre egin ahal izateko.

Industria Iraultza eman zen aspaldi. Orduan, ekoizpen sistema ugaritan mekanizazioak hartu zuen leku eta esku-lana bigarren maila batera pasa zen, kasuak kasu. Baina katea luzea izan zen eta prozesu industrialek bira berri bat nozitu zuten, makina berriak sortu behar ziren eskakizunei erantzun ahal izateko, eta makina horiekin batera, piezak eta ondo formatutako pertsonak ere.

Nazioartean batzuen eta besteen sorkuntzak eta berrikuntzak ezagutzea garrantzitsua eta beharrezkoa da

--------------

makina-erreminta sektoreko euskadiko 45 fabrikatzaile izan dira aurten hannoverko
EMO azokan

Hala, material batzuk beste batzuk baino gehiago hasi ziren erabiltzen. Esaterako, lehenengo une batean erabilitako hainbat ­energia-iturri baztertu ziren modernoagoei leku egiteko. Disei­nu­ak konplexuagoak ziren, baita funtzionatzeko-metodoak ere.

Denborak aurrera egin zuen, baina lehen eta orain, nazioartean batzuen eta besteen sorkun­tzak eta berrikuntzak ezagutzea garrantzitsua eta beharrezkoa da; ideiak parketakatzeak eta ezagu­tzak elkarren artean zabaltzeak aurrerapausua esan nahi du.

Hori dela-eta, Europako lehen makina-erreminta azoka 1951an ospatu zen. Garai hartan, arrakasta handia izan zuen eta bere alorreko topagune esanguratsuenen artean kokatu zen.

Denborak aurrera egin zuen eta nazioarteko erakusketariei ­ireki zizkien ateak Parisen 1975. urtean; hala, mundu mailako ma­kina-erremintako ekoizleak elkartzen zituen lehenengo azoka sortu zen eta geroztik, ekimena errepikatu ohi da sektoreko berritasunak hedatzeko.

Besteak beste, azoka honetan automobilgin­tzako, aeroespazioko, burdinbideko, ontzigintzako, erreminta eta molde fabrikazioko, energia ekoizpeneko, medikuntza teknologiako edo eraikuntzako sektoreko profesionalak elkartzen dira.

6.760 metro koadroko esparrua euskal fabrikatzaileen produktu berriak eta berrikuntzak ­ikusi ahal izateko. Oro­tara, 40 herrialdetako ia 2.000 en­presa in­guru bildu dira aurten 174.000 koadroko azaleran.

Aurten, Hannoverko EMO Ferian (Alemania) Euskadiko 45 fabrikatzaile izan dira azokak ­irailaren 19tik 24ra arte iraun du­en bitartean. Bertan, Eusko Ja­urlaritzako Industria, Berri­kun­tza, Merkataritza eta Turismoko sailburua den Bernabe Unda ere egon zen sektoreko euskal enpresei laguntzeko asmoz. Hala, sailburuak Euskadiko 45 fabrikatzaileen standak bisitatu zituen. Izan ere, Donostian egoitza duten AFM Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea eta AMT elkarteen ­standarekin, berrikuntzari lotutako sektoreko enpresen azken berrikuntzak ezagutzeko parada izan zen.

Aipatzekoa da ekoizle horiek makina-erremintako Fa­brikatza­ileen Espainiako Elkartea ­eta Ma­kina-erremintarako gehigarri, ­osagarri eta tresnen fabrikatzaileen Elkartea osatzen dutela. “Ekimen honetan egin izan dugun esfortzua ikaragarria izan da. Oso nazioartekotuta dagoen eta teknologia berrien maila altua darabilen sektorea gara. ­EMO ­azokan beste herrialdeen aurrean geure eskaintza onena zabaltzen dugu eta kolektiboan egiten den ekintza honek geure industriaren ondarraren erakusketa bat da”, ­azaldu zuen Koldo Arandiak, AFMko presidenteak.

Egoerak egoera, makina-­erremintaren sektorea garapen bidean aurkitzen da; esate baterako, ekainara arte eskaerek %66an egin zuten gora eta, bestetik, esportazioek %30eko hazkundea nozitu zuten apirilera arte. “Be­rreskuratze egoera hau ­irau­naraztea nahiko genuke eta, era berean, fabrikatzaile guztienganaino heltzea ekoizleen egoera ­oso desberdina baita elkarren artean”, gaineratu zuen Arandiak. Azoka horretan, sektoreko munduko garrantzitsuenen artean koka­tzen dena, Epainiako Es­ta­tua presentzia handien duen seigarren estatua da. Presentzia handiena dutenak honako hauek dira: Alemaniak, Japoniak, Ita­li­ak, Suitzak eta Taiwanek.

EMOBaina, zertarako erabiltzen da makina-erreminta? Egun ezin da ulertu industria ekoizpena makina erremintaren ekarpenik gabe. Makina mota hau material solidoei forma emateko erabil­tzen da; batez ere, metalei itxura zehatza emateko. Hauek egonkorrak dira, ez dira mugitzen. Oro­korrean, giza-esfortzua erabil­tzen ez duten erremintak lantzeko balio dute. Gaur egun, makina gehienek ­energia elektrikoa ­erabiltzen dute.

Hala ere, makina-erreminta sakontasunean aztertu nahi bada, aukera bat Elgoibarko Maki­na Erremintaren Museora jotzea da. Gipuzkoakoa bezalako beste bi museo baino ez daude munduan, Suitzan eta Italian. Museo bakoitzak berezitasunak ditu. Elgoibarkoan makina ezberdinak biltzen ditu eta olagizonak ­edo forjariak ­omendu nahian, horien ogibideak azaltzen ditu. Azken batean, museoak industriaren ­eboluzioari jarraipen bat egiten dio eta garapen teknologikoa modu pedagogikoan islatzen du. Horrela, fabrikazio prozesuak, deskribapenak eta mekanizazio adibide praktikoak azaltzen dira.

 
publizitatea:

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
Banner