hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Autobusez bidaiatzea oso erosoa dela erakutsi du Iparbusek urte luze hauetan
2012ko Urtarrila

iparbusIparbusek bidaiariak errepidez garraiatzeko sektorean lan egiten du 1953az geroztik. Urte hauetan zehar, etengabeko inbertsioa egin du pertsona eta autobusetan, baldintza ezin hobetan bidaia dezaten. Horregatik, ‘ibilbide profesionala’ saria jaso berri du Lanabesaren eskutik.
Gaur egun Iparbus deitzen den enpresaren sorkun­tza bi pertsonen eskutik etorri zen. Alde batetik, 1953an, Bernardo Iparragirre Pikabea enpresari gipuzkoarrak, musean jokalari bikaina izandakoak, Oiartzun eta Errenteria autobusez lotzen zuen zerbitzua mar­txan jarri zuen. Urte batzuk geroago, 1962an hain zuzen ere, taxilaria eta ardo biltegi baten jabe ­izandako Francisco Ruiz Berroz­pe errioxarrak Errenteria eta Pasai Donibane arteko autobus zerbitzua abiarazi zuen.

Iparbusek 36 langile eta 25 autobus ditu   gaur egun; enpresako instalazioak   oiartzunen ditu

------------

Enpresaren sorreratik hona, milaka bidaiari igo dira iparbusen autobusetara

Gauzak hala, 1989an autocares “Iparraguirre S.L.” eta “Ruiz Berrozpe” enpresak batu egin ziren eta lehenengoak erabiltzen zuen Iparbus izen komertziala ­ipini zitzaion enpresa berriari. Orduztik, bi familia horietako bigarren belaunaldiak jarduerarekin jarraitu izan du, eta egun hirugarren belaunaldiak ere negozioarekin parte hartzen jarraitzen du.

Bestalde, Herribus 1990ean jaio zen. Bernardo Iparragirrek Oiartzun-Errenteria zerbitzua eskaintzen zuen bitartean, Ruiz Berrozpek Pasai Donibane-Le­zo-Errenteria ibilbidea zuen bere esku. Hala, Donostiako Tranbia Konpainiak Errenteria eta Gi­puz­koako hiriburua elkartzen zuen linea eskaintzeari utzi zion, Donostiako hirian bertan bakarrik lan egiteko. Aipatutako urte horretako martxoaren 1ean, He­rri­bus izenarekin, Pasai Do­nibane eta Oiartzun Donos­tiarekin lotzen zuen zerbitzuari hasiera eman zitzaion.

1992an, Herribusek Erren­teriako herrialde barnean zerbi­tzua eskaintzen hasi zen. Hala, ­adierazi behar da Herribus aipatutako zerbitzu mota horietarako erabiltzen den bitartean, Iparbus beste jarduera batzuetarako dela: eskoletarako, fabriketarako, Europa osoko ibilaldietarako, Afrikako iparralderako eta Turkiarako.

1994an, subsidio trenbidearen suspertzearekin eta emaitza ekonomikoen galerarekin, Inter­bus-en akziodun izatera pasa zen enpresa. Honek Hondarribia eta Irun Errenteria eta Donos­tia­rekin lotzen zituen. Bestalde, urte horietan bertan Tolosal­deako zona-kontzesioaren abiatzean parte hartu zuen.

Aipatutako guztiagatik, eta azken urteetan egiten ari den lanagatik, Iparbusek ibilbide profesionala saria jaso berri du Lanabesaren eskutik. Baina ga­ur­kotasunera bueltatuz, Ipar­busek egun 36 langile eta 25 autobus ditu (hamasei lineaz kanpoko zerbitzuetarako eta beste sei Errenteria eta Oiartzun herrialde barneko zerbitzua eskaintzeko). Instalazioei dagokienez, hauek Oiartzunen daude, ­eta bertan, garraio guztiak gordetzeko tokia izateaz gain, autobusen mantentzerako tailer propioak ditu enpresak.

“Autobusa, elkartzeko toki bikaina”. Enpresaren sorreratik hona milaka bidaiari igo dira Iparbusen autobusetara. Baina gizarteak aldaketak jasaten dituen bezalaxe, enpresak ere ohituren aldaketa bat behar izan du urte hauetan. Bezeroen perfila duela urte batzuetako bera da, ­eta enpresatik adierazten dutenez, “guretzat ohore bat da gizon-emakumeei ezkontza zerbi­tzuak eskaintzea, bere garaian aurreko belaunaldiekin egin genuen bezalaxe; edota belaunaldi ezberdinetako mendizaleak eta kirolariak alde batera edo bestera eramatea, etab.”.

Azken finean, “hiriz kanpoko autobusak bere tokia du gizartean. Hiritarrak, taldean bidaiatzen dutenean, elkarrekin ­egitea gustatzen zaie, eta autobusa elkartzeko eta elkarrekin bizitzeko toki bikaina da”.

EKIALDEBUS ZERBITZUAK 23.000 BIDAIARI BAINO GEHIAGO DITU LANEGUNETAN.
Iparbusek jarduera eta proiektu ezberdinak ipini ditu azken hilabeteetan. Iragan irailaren 19an, adibidez, Errenteriako ­udalaren laguntzarekin, “Erren­­­teria nire autorik gabe!” ekimena ipini zuen martxan. Aipa­tutako egun horretan herrialde barneko autobusean igo ziren bidaiari bakoitzari txartel bat oparitu zitzaion, “Autorik gabeko astean” doan bidaiatu ahal ­izateko. Iparbusen datuen arabera, 2.500 pertsonek erabiltzen dute egunean autobusa astelehenetik ostiralera; 1.500 larunbatetan; eta 600 igande ­eta jaiegunetan.

Bestalde, Iruneko Auif autobus-enpresarekin batera abi­an duen beste proiektu bat Ekialdebus-ena da. Iragan ma­r­­txoaren 1ean ipini zen mar­txan, Donostia eta Hon­darribia artean dauden herri guztiei zerbitzua eskaintzen duen linea delarik. Enpresako arduradunek aipatzen dutenez, “Ipar­busek tamaina galtzen du Eki­aldebus-ekin, negozioaren parte handi bat Ekialdebus-ean sartzen delako”. Orora 17 linea ditu zerbitzuak, autobusek 10.000 kilometro egiten dituzte egunean eta 23.000 pertsona baino gehiago erabiltzen dute zerbitzua lanegunetan.

 
publizitatea:

hemeroteka

publizitatea:
Banner