hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ados Consulting, hamabi urte enpresen aholkularitzan lanean
2012ko Urtarrila


ados consulting

Ados Consulting Bilbon kokatutako euskal enpresak aholkularitza zerbi­tzua eskaintzen du. Merkatuan hamarkada bat baino gehiago darama  bezeroei irtenbide desberdinak ematen; enpresan lan egiten duten profesionalen independentziari eta berezkoa eta parte hartzailea den metodologiari esker arrakasta izan du sektorean negozioak.

Hala, ekintza desberdinak garatzen ditu Ados Consultingek; adibidez, honako eremu publikoetan eta pribatuetan aritzen da: egoera zehatz baten diagnostikoan, politiken inguruan aholkularitza, emakumeen eta gizoneen arteko berdintasun ereduetan, garapen komunitarioaren eta parte hartzean, erakundeen garapenean eraginkortasuna areagotu dezaten...

Esan bezala, bi euskarrik ­ahalbidetu dute enpresaren arrakasta. Batetik, independentzia azpimarratu behar da. Aholku­la­ritza ez dauka zerikusirik edozein politika edo ideologiarekin; horrek berezkotasun puntu bat ematen dio bere lana aurrera ateratzeko unean. Ados Consulting diseinu, hasierako pausu, buru­tze edo programa eta zerbitzuen ebaluazio faseetan aritzen da, batez ere. Sebastián Sararola enpresako gerenteak azaldu zuenez, “segmentu batean oinarritu behar garela uste dugu, horrek gardentasuna emango bait digu”.

Beste alde batetik, metodologia berezkoa eta parte hartzailea aurkitzen da. Galdetzaileak ez dauka ardura osoa, Ados Con­sulting taldeak hartzen du  errespontsabilitatea aipatu metodologia horri esker.

Horiek horrela, enpresak ­aholkularitza eta coaching zerbitzuetan murgiltzen dira filosofia honi helduz. Ho­beto lan egin dadin, zer egin behar den adierazten duen aholkulariaren irudiarekin apurtzen du konpainiak. Izan ere, Ados Con­sulting lan-taldeak hezten ditu elkarren arteko feed-back hori ­erakusten ikas dezaten eta hobetzeko aukerei errepara ditzaten langileen arteko komunikazioan arituz. Be­raz, erkarren artean eraginez, nola bihur daiteke enpresan talde bat ekipo? Sarasolak argi dauka, langileek beraiek dituzte eran­tzunak, “nik zortzi orduz lan egiten badut aurrean beste langile bat edo nagusia edukita, azkenean, jakingo dut pertsona horrek zer egiten duen ondo eta zer ­txarto, nola ez didan laguntzen, zertan duen hobetzeko, bere garapen profesionala nondik joan daitekeen... hainbat elementu ­ezagutu ditzaket, eta era berean, berak nireak ezagutuko ditu”.

BERRIKUNTZA.
Ados Consul­ting­ek antolakuntza berritzaileen alde egin du hasiera-hasieratik. Ez gara soilik teknologiaz edo prozesuez ari, berrikuntza erlazioetan ere aritzen dira. “Berri­tza­ilea izatea bermatzen duten harremanak bultzatzea garran­tzitsua da; pentsamendu bakarretik urruntzea ahalbidetzen bait dute, askatasuna oinarri duela. Horiek horrela, enpresa berritzaileenak dira bere kideak libreki pentsatzeko askatasuna dutenak”, azaldu zuen enpresako gerenteak. Egun­go egoerari erreparatuz, enpresen arteko fusioa aipatu du Sara­solak; profesional asko elkartu dira testuinguruari aurre egin ­ahal izateko. “Forma­kuntza edo aholkularitza dira ­erakunde edo enpresa batek lehendabizi alboratzen dituen elementuak.

Errea­litate horrek lan-karga gutxiago sortzen du eta enpresa txikiak, batez ere, desager­tzera bultzatu ditu”, azaldu zuen Ados Consul­tingeko gerenteak. Konpromisoa beharrezkoa da proiektuak aurrera ateratzeko. “Ha­rreman zuzena, egunerokotasuna edo proiektuekiko konpromisoa, besteak beste, behar-beharrezkoak dira talde le­hia­korra sortu ahal ­izateko. Guzti honek hobeto fun­tziona­tzen du beste profesional batzuekin elkarlanean egiten baldin bada”, azaldu zuen Sebastián Sa­rasolak.
Aholkularitzaren sektorea gizartearen ­uneko testuinguruari lo­tuta doa eta egoki fun­tzio­na­tze­ko giltza aspaldi aur­kitu zuen Ados Consultingek.

 

POLIGONO ETA ELKARTEGIETAN LAN EGOERA AZTERGAI
Bizkaiko Foru Aldundiak Ados Consulting hautatu du generoa, enplegua lortzeko gaitasuna eta lan baldintzak aztertzen dituen txosten bat sortzeko. Aztergai izan dituzte BFAko sustapen ekonomikoko departamentuak kudeatzen dituen poligono eta Elkartegietara jotzen duten enpresak. Horiek horrela, Ados Consulting taldeak toki horietan parte hartzen duten konpainien egoera gertutik ezagutzera ekin diote. Aukera berdintasuna eta hori aurrera eramateko praktikak aztertu dituzte. Bestetik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen duten planen aurrean, enpresek izaten duten interesaren inguruan hausnartu dute. Ondorioak lortu ahal izateko, prozedimendu kualitatibo eta kuantitatiboak erabili dituzte. Azkenean, Bizkaia-Elkartegiak enpresa zentruetako 98 konpainien gaineko datuak eskuratu dituzte.

BERRIKUNTZAN, BBK-KO ‘RED INNOVA SAREA’ DISEINATU DUTE
BBk-ko Gizarte Ekintza finantza entitateak bere inguruareriko duen konpromiso nagusienetarikoa da. Iaz, Estatuko Kutxen artean, inbertsio handienak egin zituztenen artean kokatu zen; 83 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izan zuen. BBK-k Bizkaiko berrikuntzaren trenera igo nahi ditu entitate ugari, eta horretarako, Ados Consulting-rengana jo zuen erronka burutu zezaten. Hala, enpresak proiektu berritzaileak identifikatzeari ekin zioten. Hainbat gizarte proiektu hautatuta, ‘Red Innova Sarea’ diseinatuko da eta aukeratutako ekimenei ateak zabalduko zaizkie. Besteak beste, honako puntuak elkartuko dira: baliabide ekonomikoak eta materialak edo informaziorako eta difusiorako sarbidea. Azken batean, Ados Consultingek proiektuak hautatu eta sarea diseinatuko du helburua aurrera eramateko.

 
publizitatea:

hemeroteka

publizitatea:
Banner