hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskadik talentua erakarri behar du Innobasqueren aburuz
2011ko Ekaina

innobasqueTalentua sortzea eta erakartzea gero eta garrantzi handiagoko erronkak izango dira enpresentzat. Lehentasunezkoa da euskadi erakarpen handieneko lurraldee­tako bat bihurtzea zientzia, teknologia eta talentua garatzeko.

”Talentua” esatean gaikun­tza handiko jendeaz ari gara. Eustat-en arabera, I+G-ko langileak, dedikazio osokoak, %8 gehitu dira guztira 2008. urtetik hona.

Hala ere, Euskadik profesional gaituen defizita duela detektatu du Innobasque-Berri­kun­tzaren Euskal Agentziak. Eus­kadi 2015 Lehiakortasunerako Foroak ere badio industriaren ­arazo nagusia profesional gaituen gabezia dela, baita ere profilak bat ez etortzea eskaintzaren eta eskariaren artean, batez ere zientzian eta teknologian.

Talentuaren sortzea, erakar­tzea, mugikortasuna eta aitortza lehentasunezko eta gero eta garrantzi handiagoko erronkak ­izango dira enpresentzat, zien­tzia- eta teknologia-eragileentzat eta ­erakundeentzat, teknologia, zien­tzia eta enpresa arloan lidergoa ­izan nahi baldin badute. Oso ondo gaituriko langileak izatea onuragarria da euskal herritarren produktibitate, aberastasun eta ongizaterako. Horregatik lehentasunezkoa da Euskadi erakarpen handieneko lurraldeetako bat bi­hurtzea nazioartean zientzia eta teknologia-talentua garatzeko. Abia­puntutzat harturik pertsonak direla berrikuntza egiten dutenak, Innobasquek talentuaren alde egiten du, fun­tsezkoa baita Euska­diren eraldaketarako, eta eraldaketa horretan berrikuntzan Euro­pako erreferente izango da 2030. urtean.

Gai hauek aztertuko dira datorren uztailaren 7an Donos­tiako Talent House-n “Euskadi, zientzia, teknologia eta berrikuntza talentuarentzat lurralde erakargarria” egiten denean.
Jardunaldi hau Berrikun­tza­ren Euskal Agen­tziak antolatu du “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan, eta Donostia Sus­tapenaren eta hiriburuko Uda­laren laguntza du. Inno­bas­quek talentuaren sortze, erakar­tze, mugikortasun eta aitor­tzan inplikaturiko eragile nagusiak bilduko ditu.

Ekitaldian hitz ­egingo dutenak hauek dira: Xabier Sabalza, Eusko Jaurla­ritzako Berrikun­tzaren eta In­forma­zioaren Gizar­teko zuzendaria; Euken Sesé, Donostia Sustapeneko zuzendaria; Imanol Pradales, Bizkaia Xe­deko zuzendaria; Fernando Co­ssio, Ikerbas­queko Batzorde Era­gilearen presidentea; Itziar Uribe, Inno­bas­queko proiektu-burua eta Iñaki Goenaga Fundazioko zuzendaria; eta Jose Mª Villate,  Inno­bas­queko zuzendari nagusia.

Jardunaldian atzerriko talentua eta mugikortasuna duten ­ikertzaileak erakarri dituzten teknologia-korporazioen eta enpresen esperientziak azalduko dira. Erakunde horientzat negozio-eredu berri baten ardatzean dago talentua, eta ezagueran eta berritzeko gaitasunean oinarri­tzen da.

Jardunaldi hau “Innobas­queren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekintza horiekin Berrikuntzaren Euskal Agen­tziak berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jar­tzeko.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.