hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Mondragon taldea, kooperatiben mugimenduaren fruitua
2011ko Maiatza

grupo mondragon

Mondragon esperientzia kooperatiboa bere konpromiso sozialagatik eta ingurumenarekiko duen erantzukizun sozialagatik nabarmendu egin da. Formazioa, i+g+b eta sustapen zentroak bultzatzen ditu, besteak beste.

Mondragon taldea 1956­an eratu zeneko mugimendu kooperatiboaren frui­tu izan zen; urte hartan Arra­sa­ten (Gipuzkoa) lehen ­in­dustria-kooperatiba sortu zen.
Mondragonek xede ugari ditu eta horiek lortzeko funtsezko pilareetan oinarritzen da. Sozie­tate-antolamenduan metodo demokratikoak erabiliz, enplegua sortuz, langileen giza-garapena  eta profesionala sustatuz eta inguruko gizartea garatzeko konpromisoz jardunez, nazioarteko merkatuan lehiatzen duen enpresa-erakunde baten oinarrizko helburuak biltzen ditu. Gaur ­egun, lehen euskal enpresa taldea da eta Estatuko zazpigarrena. Antolamenduari dagokionez, bere oinarrizko organoak, sozialak eta zuzendaritzakoak, Kongresu Korporatiboa, Batzorde Iraun­korra eta Kontseilu Orokorra dira. Bestalde, lau arlo handietan banatzen da Mondragon: Finan­tzak, Indus­tria, Banaketa eta Ezagutza.

Izatez, Mondragon Korpo­ra­zioa enpresa-izaera duen errealitate sozioekonomikoa da, Euskal Herriaren kulturan sustrai sendoak dituena. Esperientzia Koo­peratiboaren Oinarrizko Printzi­pioetan inspiratua, pertsonek eta pertsonentzat eratua da, ingurunearekin, hobekuntza lehiakorrarekin eta bezeroa gogobete­tzearekin konprometitua. Egun, 70 lantegitik gora dituzte 16 herrialdeetan eta horietan 13.400 pertsona baino gehiago daude lanean.
Elkartasun konpromisoetan oinarritzen da eta metodo demokratikoak erabil­tzen ditu bere antolakuntzarako. Gainera, formazioa eta berrikuntza bultza­tzen ditu, giza-gaitasun eta gaitasun teknologikoetatik abiatuta.

Helburu korporatiboak oso zehaztuta ditu taldeak (lankide­tza, partaidetza, erantzukizun soziala, berrikuntza, orientazioa, errentagarritasuna, inguruarekin inplikatzea, kooperazioa...). Ges­tio­rako giltzarri nagusiak zein diren jasotzen da Oinarrizko Hel­bu­ru­en baitan. Hala, 2009-2012 epealdirako planteatu diren xedeek ezaugarri bereziak dituzte: antolakuntza-maila guztiek barneratuta dituzte; esperientziari helduta, helburu horien esanahia eta indarra gero eta handiagoa da; planifikazio guztiak, estrategiko zein operatiboak eta maila guztietakoak, gestiorako sei klabeen inguruan egituratu dira eta epealdi berrian gestioaren dinamikak berrikuntzaren inguruan in­dar­tzeko xedez, esparru hori Korporazioaren Oi­narrizko Hel­buru berri gisa ge­hitzea proposatzen da.

Kultura kooperatibista. Eus­kal Herrian ere lankidetzarako zen­bait ekonomi jarduera garatu dira historian zehar eta horiek euskal ekonomiarentzat garran­tzi­tsuak izan dira. Mondragonek kultura kooperatibistari heldu dio hasieratik eta urteekin batera, hazkunde ekonomikoan eta garapenean lagundu du. Hala, Mon­dragon taldeak dituen kulturarekiko oinarrizko sinesmenek, euren konpromiso eta jarrerekin batera, enpresa kultura ­osatzen dute.

Horrela, lortu nahi duten ­identitatea finkatzen dute eta barne mekanismoak garatzen dituzte. Enpresako kultura kooperatibista arlo anitzetan mani­festa­tzen da; esate baterako: misioaren edukietan, horren baloreetan, partaide­tza zentzuan, helburu bateratuak ­adosteko malgutasunean, edo enpresaren gestio integralean.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.