hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Erreferentea, hizkuntza enpresetan normalizatzen
2011ko Maiatza

emun


Gipuzkoan jaio arren, EMUN kooperatibak bizkaian zein nafarroan ere badu egoitza. Gaur egun, 2009-2012 urteetarako plan estrategikoa ari dira garatzen bertako langileak.

Euskara balio erantsia da azken bolada honetan enpresa mailan, baina normalizazio prosezu batean dago murgilduta gaur egun gure hizkuntza. Horri lotuta jaio zen 1997an Emun Kooperatiba. Emunek lan mundua euskaraz garatzeko hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditu. “Gero eta globalizatuagoa den merkatu honetarako, erantzukizun soziala eta etengabeko berrikuntzan oinarrituta, erantzun eraginkor eta efizienteagoa ematea lortu dugu”, ­adierazi dute kooperatibakoek.

Emun Gipuzkoan jaio zen, baina Euskal Herri osora zabaldu du bere jarduera. Izan ere, bulego bana du Derion (Bizkaian), Be-rriozarren (Nafarroa) eta An- doainen eta Arrasaten (Gipuz-koan). Apustu estrategikoaren ­eta azken urteetako etengabeko hazkundearen ondorioz, sektorean erreferentzia bihurtu da Emun. Ez da harritzekoa, beraz, hainbat erakuderekin elkarlanean ibiltzea: Innobasque, Euskalit, Kontseilua, Euskalan…

Emunen bezeroak anitzak dira: enpresak nahiz administrazio publikoak. Bere ardatza hizkun­tza zerbitzuak dira, eta alor horretan batez ere, euskara planak, itzulpenak eta hizkuntza aholkularitza eskaintzen ditu. Ildo honi jarraituz, hausnarketa prozesuen lanketa, motibazio ekintzen diseinua, bileren dinamizazioa edo sormen teknikak eskaintzen ditu Emunek, baita lanpostu konkretuetarako hizkuntza premiei ­erantzuten dieten ikastaro bereziak ere.

Beste alde batetik, Emunek  bi eskaintza zabaldu ditu: kultura eta immigrazio planak. Halaber, 2009-2012 urteetarako plan estrategikoa ari dira garatzen eta horrek bost erronka nagusi ditu: berrikuntzaren kultura Emun ­osora zabaltzea; prozesuen araberako kudeaketan sakontzea; zer­bitzurik ahalik eta onena ­emateko bezeroenganako orientazioa eta fidelizazioa; Euskal Herri osoan euskara planen alorrean erreferente nagusia izatea; eta hori guztia errentagarritasun maila onargarrietan.

Aktiborik garrantzitsuena. Guz­tira, 91 profesionalek egiten dute lan Emunen, eta eurek dira, kooperatibaren esanetan, enpresaren “aktiborik garrantzitsuena”. “Lan talde dinamikoa, gaur egungoa, profesionala, hurbila eta konprometitua” da. Kooperatiba izatea garrantzitsua da. “Bertako lankideak elkartasunezko parametroetan lan egitea, praktikan egitasmoaren jabe eta protagonista izatea eta organoa sozialak aukeratzerakoan zein Batzar Nagusian pertsona bat boto bat  formula indarrean izateak. Klabe horietan lan egiteko aukerak ematen ditu kooperatiba izaerak eta horrek bertako pertsonen egitasmoarekiko atxikimenduaz batera zerbitzuak garatzeari eta bezeroei begira balio erantsi nabarmenak ematen dizkio”.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.