hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskara bultzatzeko artisauak
2011ko Maiatza

artez


BBK, ELA sindikatua, JEZ Sistemas Ferroviarios, Biz-kaiko Garraio Partzuer­goa, Talleres Gometegui, Garbi­al­di, Ar­giola, Bengozarra erai­kun­tzak, Cáritas Bizkaia, Txo­rierriko Man­­komunitatea, Ger­nika-Lu-moko, Sukarrietako, San­turtziko eta Gas­teizko Uda­lak... Hainbat enpresa eta erakunde publikoak dira, eta oso ­a­nitzak gainera. Baina zer da haiek guztiak batzen dituena? Ar­tez kooperatibaren bezeroak direla.

Lehenago ondasun erkidego modura sortu bazen ere, 1999an hasi zen lanean kooperatiba hura. Artez Euskara Zerbitzuak enpresa, erakunde zein udalei euskararen inguruko aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta bestelako laguntza eskaintzen dizkie. Zerbitzu nagusiak hurrengo hauek dira: hizkuntza aholkularitza; itzulpengintza eta inprimaki administratiboak egokitzea; ­eta euskal papergintza, opariak ­eta bulego materiala eskaintzea. “Ai-tzindarietakoak izan gara lan munduan euskararen normalizazio planak sustatu eta garatzeari dagokionez”, aipatu dute.

Guztira, 20 langilek osatzen dute Artez, eta guztiek Deustun, Bilbon egiten dute behar. Koo-peratibaren esanetan, enpresaren “baloreak” dira langileak. “Urtee-tako esperientzia duen talde profesionala daukagu. Berrikuntza eta euskara dira gure ardatz nagusiak, eta puntako zerbitzuak eskaintzen ditugu jorratzen ditugun arlo guztietan”.
Artezek inguru euskaldunetan eta ez hain euskaldunetan ez diren alorretan egin du lan, baina, euren hitzetan “batik bat, inguru zailetan” dira trebatuak. “Errealitate soziolinguistiko erdaldunenetan ere, esperientziak esan digu gai garela mugak gainditzeko eta aurrera egiteko”.

Eraberritzen. Azken hiru urte hauetan eraberritze prozesuan murgilduta ibili da Artez. Egun-eroko lanaren inertzia eta metodo zaharrak alde batera utzita, ­ikasketan nahiz ezagutzan oinarritutako enpresa eredurantz ­abiatu da. “Pertsonengan, langileengan oinarritutako eraldaketa egin dugu. Kooperatiba izaera haiengan oinarritutako berrikuntza proiektuak garatzeko egitura aproposa da, kooperatiba ­izaerak bere bereak dituen baloreak baitira eraldaketaren oinarri, parte hartzea, autonomia, prestakuntza eta elkarlana besteak beste”.

“Berrikuntzari lotuta, lan-sare eta aliantza berriak sortzen ari gara gure inguruan. Izan ere, Artez bestelako erakunderen bazkide ere bada: Kontseilua, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkar-tea, Soziolinguistika Klusterra, Euskadiko Kooperatiben Fede-razioa (Erkide), Innobasque eta Langune (Hizkuntza Industria-ren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea)”. Bikaintasuna-rekin ere badu konpromisoa Artezek, Premie programan lanean dabil-eta.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.