hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ipar Kutxak ere Metapostarekin bat egiteko ituna sinatu du
2011ko Otsaila

Ipar Kutxako zuzendari nagusiak, Carlor Osesek Metapostarekin bat egiteko hitzarmena sinatu du.

Metapostako ordezkari, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak izenpetu du ituna. Metaposta Euskadi Informazio Gizartean Planari atxikitako proiektu garrantzitsua da, hiritarrei Interneten erabiltzeko moduko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzea xede duena, mota guztietako agiriak era seguru eta iraunkorrean jaso eta gorde ahal izan ditzaten.

Kredituaren Euskal Kooperatiba Ipar Kutxak, Metaposta elkartearekin bat egin du eta ekimen honekin Euskadin, informazio gizarteko eremu ezberdinetan egiten ari den sustapen lanari, babesa eman nahi dio. Hasiera-hasieratik, Ipar Kutxak Metapostarekin batera lan egin du, on line eskaintzen duen banka-zerbitzuaren bitartez erabiltzaileen altak errazteko asmoz. Horrez gain, bezeroei zuzendutako gutunak eta jakinarazpenak Metapostaren bidez igorri dizkiete hala eskatu dutenei. Ofizialki otsailaren 16an aurkeztu zenetik eta soilik hamar egunez, badira 2.000 pertsonatik gora Metaposta zerbitzuak erabiltzen dituztenak.


 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.