hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ikerlan IK-4 eta Orona enpresek akordioa sinatu dute
2011ko Urtarrila

Ikerlan-IK4 eta Orona enpresak helburu berri bat gara­tzeko akordioa hitzartu dute. Horrela, sareko berrikuntza teknologikoa bultzatzeko akordioa hitzartu dute biek. Ikerlan-IK4 eta Orona enpresek, elkarlanaren bidez, berrikuntza teknologikoa hobe­tzeko ahaleginak egingo dituzte hurrengo lau urteetan. Ge­roari begira, sareko elkarlana ­izango dute abiapuntu. Eredu hori jarraituko dute, jardunbide ­ezagu­tzak ahalik eta ongien parteka­tzeko.

Akordio horrekin hainbat helburu lortu nahi dira; besteak beste, sareko berrikun­tzaren garapena, teknologia estrategiko propioak identifika­tzea ­eta sor­tzea, langileen formakuntza sakona ­eta lanerako ekipoen modernizazioa merkatuak aukezten dituen erronkei aurre ­egi­te­ko. Xede horiek lortzeko erremintak ere ani­tzak izango dira. Teknologia be­rrien konbina­zioek, konponbide berritzaileek eta beharrezko entseguek, ­adi­bidez, garrantzia hartuko dute.

Sariak sari. Ikerlan-IK4 Iker­keta Teknolo­gikoen Zen­troa errefe­rentziazko erakun­dea bi­la­katu da aspalditik. Be­rri­kuntza eta garapen inte­gra­lari lotuta, jar­duera garran­tzi­tsuak buru­tzen ditu diseinu eta ­eko­iz­pen pro­zesuetan. Hori de­la-eta, sa­riak jasotzen ari da eten­gabe. Azke­netarikoa sistema txer­ta­tuei buruzko proi­ektu ba­ten­gatik lorturikoa izan da.

Zentroak ITEA 2010 sariaren brontzezko domina eskuratu du beste kide batzuekin batera garatzen ari den ‘EnComPAs-2’ proiektuari esker.

Ikerlan-IK4 zentroak mota horretako sistemek eta haiei lotutako teknologiek izango zuten eragin nabarmena antzeman zuen eta ondorioz, arlo horretan ezagutza teknologikoa garatzeko ikerketa-lerro bat irekit

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.