hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
IMHk eta La Caixak gizarte bazterketari aurre egiteko proiektua hitzartu dute
2010ko Abendua

Urtarrilean, La Caixak 16.200 euro emango dizkio IMHri pobrezia eta gizarte bazterketari aurre egiteko laneratzea garatu dezaten. Honela, Joxean Egaña Makina Erremintaren Institutuko zuzendariak eta Elena Oñate La Caixa Elgoibarko bulegoko zuzendariak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute.

La Caixa erakundeak IMHren Fundazioari 16.200 euroko diru-laguntza emango dio hurrengo urtearen hasieran Ixutu proiektua garatzeko. Ekimen honen xedea pertsonei laguntza psikosoziala eta gaitasun tekniko eta jarrerarekikoak ematea da lan munduratze normalizatua izan dezaten.

Horrez gain, programa honekin gizarte bazterkeria nozitzen duten hogei pertsonen merkaturatze aukerak hobetzeko asmoa dago.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.