|

Apustuak 103 milioi euro bermatu ditu eta kopuru horren %60 enpresen kontratazio zuzenari esker lortu da. Euskal aliantza teknologikoak Donostian batu du estrategia batzordea eta, aldi berean, nortasun korporatiboa aurkeztu du.
Ik4 euskal aliantza teknologikoak bere emaitzak aurkeztu zituen, urtarrilaren 27an, Donostiako Parke Teknologikoan. Emaitzak eta aurreikuspenak Jesús Iriondo IK4ren Presidentearen, Guillermo Dorronsoro Presidenteorde Exekutiboaren eta José Miguel Erdozain Zuzendari Orokorraren eskutik aurkeztu ziren. Gainera, aliantza osatzen duten bederatzi zentro teknologikoen arduradunak ere izan ziren Miramonen. Era berean, IK4ko zuzendaritza Parke Teknologikoan aliantzaren batzorde Estrategikoak izandako osoko bileraren buru izan zen.
Honela, datu horien arabera, nahiz eta enpresak krisialdi egoera sakonean aurkitu, I+G+b-aren alde egindako apustuak garrantzia esanguratsua izan du. Emaitza horiek agertu zutenez, 2011 urtean zehar, diru-sarrerak 103 milioi eurotan bermatu ziren eta enpresek egindako kontratazio zuzenek partida guztizko zifraren %60 izan ziren.
|
Ik4-ko arduradunek positiboki baloratu dituzte iaz izandako emaitzak. aliantzak 800 enpresa inguru eta 1.500 ikerkuntza proiektu ditu abian
------------
Gaur egun, ik4-k 1.430 profesional ditu gutxi-gorabehera ; aipatzekoa da kopuru horretatik, %20 doktoreak direla
|
Antolatzaileek azaldu zuten moduan, diru-sarrerak bide desberdinetatik eskuratu zituzten. Alde batetik, 96 milioik I+G+b proiektuetatik heldu ziren, eta, aurreko urtearekin alderaketa eginez, hazkuntza arina nozitu zuten; emaitzak eskuan, datorren ekitaldietan datu hauek mantentzea espero dute IK4tik. Izan ere, euskal aliantza Europako hamar erakunde teknologiko nagusien artean kokatzen da. Gainera, inbertsio pribatuaren diru-sarreren ehunekoen liderra da eta arduradunek azaldu zutenez, "horren rola eredu eraginkorra eta erakargarria da inbertsio pribatuarentzat".
Ikerkuntza, garapena edo berrikuntza berreskurapen ekonomikoa bultzatzeko elementu garrantzitsuak diren neurrian, IK4ko arduradunek positiboki baloratu dituzte iaz izandako emaitzak. Aliantzak 800 enpresa inguru ditu eta 1.500 ikerkuntza proiektu abian. Ondorioz, IK4 "ekonomiaren berreskurapena, jasangarritasuna eta lehiakortasuna bermatzeko tresna garrantzitsua” dela adierazi zuten elkartutako interesatuek Donos-tian.
IK4ren diru-sarrera gehiena enpresekin lortutako kontratu zuzenei esker eskuratu egin zen; gainontzeko %40 Administrazio Publikoek finantzatutako proiektu lehiakorretatik lortu zen. Azpimarratzekoa da azken urtean ikerkuntzara igorritako partida murriztu egin dela, baina aliantzak inbertsioa 2012an berreskuratuko dela aurreikusten du; batez ere, EBri eta Eusko Jaurlaritzari esker.
Nabarmendu behar da IK4k EBeko esparru barruan dagoen VII. Programan izandako rol protagonista; honek 41 milioi euroko diru itzulerak lortu ditu. Zehazki, 104 ikerkuntza proiektutan hartu du parte; eta horietatik, 18ren buru izan da.
Ezagutzaren inbertsioa Aipatu bezala, IK4k inbertsioaren aldeko apustua egin du bere eskaintza teknologikoa aberasteko. Helburuak anitzak izan dira; adibidez: ekipamendu zientifikoa edo enpresa berriak ezagutaraztea. Datuei erreparatuz, azken urtean 21 milioi euro inbertitu zituen, % 30 gehiago 2010 urtearekin alderatuz gero; eta, 2012an zifra horiek mantentzeko asmoa agertu du.
Bestetik, nabarmentzekoa da know-how teknologikoari egin dion ekarpena. Iaz, IK4k 32 patente eskatu zituen eta, horietatik, 23 eman zizkioten. Ondorioz, 152 patente ditu indarrean. Guztira, oinarri teknologikoa duten 71 enpresa berri sortu ditu 750 langile ingururekin. Horrez gain, ezagutza ekarpenari dagokionez, iaz 515 artikulu ISI sortu zituen, nazioarteko editorialek argitaratutako 35 liburu eta 4 nazioarteko kongresu antolatu zituen.
Hausnarketa estrategikoa ezinbestekoa izan da ibilbide honetan eta datorren hilabeteetan emaitza horietan oinarritutako datuak eskainiko ditu IK4 aliantza teknologikoak.
Hausnarketa nahiko aurreratua dago 2013-2016 Estrategia Plan berria prestatze aldera; gainera, euskal industria eta ezagutzaren merkatu globala izango ditu helburu eta sei erronketan oinarritzen da: globalizazioa, espezializazioa, berrikuntza, komunikazioa, pertsonak eta ikuspen estrategikoa.
Aldi berean, IK4ren hausnarketa Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen Zientzia, Teknologia eta berrikuntza Plana kontuan hartzen du, zeinak horren lan-lerroak berresten dituen. Datorren urteetan zehar, IK4k ikerketak lau eremu nagusitan oinarritu nahi ditu: osasuna, energia, garraioa eta mugikortasuna, eta ekoizpen aurreratua.
Espezializazioa Gaur egun, IK4k 1.430 profesional ditu gutxi-gorabehera. Aipatzekoa da horietatik, %20 doktoreak direla. Beste alde batetik, aliantzak zortzi eremu zientifiko-teknologikoetan lan egiten du, batez ere. Honako hauetan dihardu: Bioteknologia eta Biomaterialak, Mikro eta Nanoteknologiak, Ingurumena eta Birziklapena, Energia, Kudeaketa eta Ekoizpen Industriala, Mekatronika, Komunikazioa, Materialak eta Prozesuak, eta Informazioa eta Komunikazio Teknologiak.
Espezializazio nabarmen horri esker, enpresen partner teknologiko gisa posizionatzen da hainbat aplikatu daitezkeen sektoretan edozein proiektu burutu ahal izateko. Hori dela eta, IK4 europar, espainiar eta euskal Administrazioek bultzatzen duten ikerkuntza proiektuen parte-hartzean erreferentea izan ohi da beti.
Irudi berria ezarri du ik4-k I+G+b-ari dagokionez, aurten, aliantza kontsolidatu egin da eta 2011n zehar, apustu sakona egin zuen sendotu den eredu federalaren alde. IK4ren apustuaren bultzada Estrategia Planean islatzen da eta, horiek horrela, ordezkapen sinbolikoa dauka bere irudi berrian; gainera, honek aliantza oinarritzen den baloreak irudikatzen ditu. Azken berritasunen artean, besteak beste, Azterlan zentro teknologikoa bederatzigarren kide bihurtu dela aipa daiteke. Ondorioz, taldeko beste kide berezitu batzuekin aritu da lanean; lankide horiek honako hauek dira: Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Tekniker eta Vicomtech.
|