hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Innobasquek Momentum Project aurkeztu du Euskadin, enpresa sozialak finantzatzeko programa
2012ko Otsaila

 

innobasque

Proiektuak lagundu egiten dio ekintzailetza sozialari garatzen. Laguntza-sarea sortuz, enpresa horiek sendotu eta hazten laguntzen ditu.

Innobasque, Berrikuntzako Eus­kal Agentziak, ekintzaile­tza sozial berritzailea susta­tzeko bere lan-esparruan, mun­du guztian indarrez gorantz datorren joera globala bezala ingurunean aberastasuna eta kalitateko enpleguak sortzeko gaitasunarengatik, Momentum Project aurkeztu du Euskadin. BBVAk ­eta ESADE negozio-eskolak bul­tzaturiko ekimen bat da, PwC Fundazioaren lankidetza duena. Proiektu horrek lagundu egiten dio ekintzailetza sozialari gara­tzen Espainian, laguntza-sare bat sor­tuz enpresa horiek sendotu, hazi daite­­­zen ­eta beren eragina gehitu dezaten.

BBVA-k eta ESADE negozio-eskolak bultzaturiko ekimen bat da, Pwc fundazioaren lankidetza duena

-------------

Momentum project bigarren edizio
honen hautespen-prozesuak  hiru
urrats ditu

Le­hen edizioan zazpi proiektu finantzatu dira hiru milioi eurorekin, BBVAk diseinaturiko tresna inbertitzaile bati esker.

Aurkezpenean hauek parte hatu zuten: Lidia del Pozo, BBVAko Ekintza Sozial, Gertaldi eta Erakunde Babesletzen zuzendariak; Alfred Vernis, unibertsitate-programetako zuzendariak eta Enpresa Politikako ­irakasle titularrak eta ESADEko Zuzen­daritza eta Kudeaketa Pu­bli­koko Institutukoak, Pablo An­gulo, Inno­basqueko programa-zuzendariak eta Guillermo Ula­cia, Innobasqueko presidentea. Guz­tiak bat etorri ziren esatean enpresa soziala oinarrizkotzat jo­tzen hasita daudela sistema social eta ekonomikoetan, bai eta krisitiko irtenbide posible bat ­ere, ­izan ere erronka globalei ­eran­tzuteko gai da (zahartzea, enplegua, hezkuntza) negozio-­eredu lehiakor eta errentagarri batekin, zeinek detektatzen baititu estali gabeko behar sozialak eta horiek lanpostu berriak sortuz asetzen ditu.

Hartara, ekintzailetza mota horren balio sozialak balio ekonomikoa sortzen du.
Innobas­que, Laugarren Sek­to­reko bere dinamika eraldatzailearen bitartez, enpresa soziala bul­tzatuz lan egiten du garapen sozio-ekonomiko berri bat, negozioak uler­tzeko modu berri bat garatzeko.

Momentum Project-en lehen edizioa  2011ko otsailaren erdi al­­dera abiarazi zen eta 133 pro­iek­tu aurkeztu zituen, eta haietatik 21 aurre-sailkatuak  ­izan ziren,  eta ondoren BBVA, ­ESADE, PwC ­eta independenteek osaturiko zientzia-batzorde batek hautetsi zituen programan parte hartzen zuten hamar ekin­tzailetzak.

Momentum Project. Momentum Project-en bigarren edizio honen hautespen-prozesuak hiru urrats ditu. Lehena hautagaien ­izen-ematearekin hasten da momentum-project.org webaren bitartez eta bizpahiru urteko esperientzia izan behar duten eta aurkezteko proiektuaren bideragarritasuna frogatua ­izan behar duten hautagaien aurresailkatze batez amai­tzen da. Bigarren urratsean on lineko ­ikaskuntza-ikastaro bat egiten da, ekintzailetza sozialaren estrategia ardaztzat duena. Beste bahetze baten ondoren, martxoko lehen hamabostaldian hurrengo urratsera pasatzeko hautatuak ezagutarazten dira. Har­tan, Mo­mentum Project-eko ekipo koordinatzaileak informazio ge­hia­garria eskatzen du eta hura jaso ondoren, sektore sozial, enpresazko, akademiko eta finan­tza­rioko adituek eratutako zien­tzia-batzorde batek elkartu egiten da maiatzaren hasieran 10 ­ekin­tzailetza sozial garrantzi­tsuenak hautatzeko. 2012ko ekainetik hasita hautatuek presta­kun­­tza-aldi bati ekiten diote ESADEn.

Ondoren, BBVAk finantzazioa eskaintzen die hautaturiko proiektuei zortzi urterako maileguekin eta hobaria duten interes-tipoekin. Inbertsio-mota horrek inbertsioaren xedea den proiekzio sozialaren arrakastari lotutako itzulkin soziala bilatzen du. Halaber, finantzazio hori ekin­tzailetza horiei lagundu nahi dieten beste erakunde batzuetako ­eta banku pribatuko  inbertitzaile-kideei irekitzen zaie. Momen­tum Project jarraipenerako, kontrol sozial eta finantzarioko tresnaz horniturik dago BBVAk inbertsio horietan dituen helburu finan­tzario eta sozialak betetzea zain­tzeko, zeinek uztartzen baitituzte jasangarritasun ekonomikoa eta balio soziala sortzea.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.