hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Fagor Groupek eta Robamek Joint-Venture bat ezarri dute Txinan De Dietrich etxetresna elektrikoak merkaturatzeko asmoz
2012ko Otsaila

Fagor Groupek eta Robam-ek (txinatar merkatuan egosketa eta ahokadura arloan espezializatutako etxea) enpresa bat sortu dute Txinan "De Dietrich" izena duen markako etxetresna elektrikoak elkarrekin merkaturatzeko xedez.

Robam Hangzhoun (Shanghaitik hurbil) dagoen familia enpresa bat da, egosketan eta ahokaduran espezializatua, eta bere salmentak 120 milioi ingurukoak dira, merkatuaren erdialdeko segmentuetan kontzentratuta. Robamek bere sarean 58 salmenta bulego, 1.500 saltoki esklusibo, beste 5.000 saltoki eta saldu ondoko 2.000 zentro ditu, eta merkatuaren goiko segmentuan merkatuko ahokaduraren %50 bereganatu nahi du, Fagor Groupekin adostutako hitzarmenaren bitartez.
Horrenbestez, sozietate berri bat eratu da De Dietrich marka merkaturatzeko, eta, erabakitzeko ahalmenari dagokionez, Fagor Groupek ahalmen handiagoa izango du, kontseilukide gehiago izango dituelako; Robamek, berriz, bere sare komertziala zabalaren eta bezeroaren arretarako zerbitzuen bitartez merkatuan duen eskaintzen du.
Hitzarmen hau Fagor Groupen estrategiaren barruan kokatzen da, datozen urteetan hazkunderik handiena izango duten merkatuetan presente egoteari dagokionez. Aldi berean, ekimena Txinan hedatzeko proiektuaren diseinuaren barruan kokatzen da: bertan europar jatorriko goi mailako etxetresna elektrikoen merkatuaren hazkunde handia gertatzen ari da, eta De Dietrich markaren berezko balioak diren bikaintasunak, dotoreziak eta abangoardiak oso harrena izango dute.
Iturria eta argazkia: Mondragon.
 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.