hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskal Erkidegoko hizkuntz industriak Europako sektorearen % 7 du eta munduko fakturazioaren % 3
2012ko Otsaila

Industria sektore erreferentea da eta Euskal Erkidegoak gidatu nahi du Espainian, eta 3.300 familia eta gehiagori ematen die enplegua Euskal Autonomia Erkidegoan.2011n, sektore horrek 602 milioi euro fakturatu zituen eta 2012an % 3 igotzea espero da.Hizkuntzen industria EAEren BPGren % 0,83 da eta Euskal BPG Industrialaren % 3,29.Sektorean lan egiten dutenen % 77ak 45 urte baino gutxiago du.LANGUNEk 30 erakunde eta gehiago hartzen ditu eta lan egiten du Euskal Erkidegoan sektoreko aurrekluster gisa eratzeko.Gaur egun, munduko hizkuntza zerbitzuen merkatua 10.536 milioi euro dela jotzen da eta merkatu globalaren % 43a, 4.500 milioi euro inguru, merkatu europarrari dagozkiola.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntz Industriak iaz 602,4 milioi euro fakturatu zituen, eta 3.307 pertsonari eman zieten enplegua, horrek esan nahi du sektoreak Europan daukan bolumenaren % 7 eta mundu mailako % 3. Negozioaren banaketa geografikoari dagokionez, sektoreko enpresen % 50 Gipuzkoan kokatuta daude, % 40 Bizkaian eta % 10 Araban. Langileen % 77ak 45 urte baino gutxiago ditu.

Gaur Donostian UPV/EHUko Informatika Fakultatean egin den bilera orokorrean datu hauen berri eman dute LANGUNE, Hizkuntz Industrien Elkartea Euskal Herrian izenekoaren III. Batzar Nagusia egiten dela eta. Entitateak 30 erakunde eta gehiago hartzen ditu (enpresa, zentro teknologiko, erakunde unibertsitateetako ikerketa talde), azpisektore hauetan ari direnak: itzulpengintza, irakaskuntza, edukiak eta hizkuntza teknologiak.

Elkarteak aurreikusten du 2012an zehar sektorea % 3 inguru haziko dela. Horixe eman dute aditzera prentsaurrekoan LANGUNEko presidenteak, Josu Waliñok; diruzainak, Ritxi Lizarzak; eta zuzendari nagusiak, Fernando Alanak.

Josu Waliñok bere hitzaldian nabarmendu egin du Hizkuntzaren Industriaren sektorea etengabe aldatzen eta hazten ari dela eta gogorarazi du “jendea hasita dagoela hizkuntzak ekonomia hazkundearen bultzatzaile gisa eta ez kostu gisa ikusten, produktua kanpoko merkatuetan saltzeko erabiltzen direnean”.

“Hizkuntz Industria –erantsi du LANGUNEko presidenteak-, sektorea ere hazten ari da eta garrantzizkoa da Euskadin, eta eleaniztasunari esker gure gizartean guztiz errotutako sektore bihurtu da, eta sektore estrategiko bihurtu”.

Waliñok dioenez eleaniztasuna enpresetan hazten doan beharra da “eta erakundeen hizkuntza trebetasunak ezinbesteko arma dira merkatuetan eta produktibitatean enpresentzat”. Aitzitik, hizkuntza trebetasunak ”oraindik ere gure enpresa ehunaren eta ehun soziolaboralaren gabeziarik nabarmenetako bat dira”. Horregatik garrantzitsuak dira LANGUNEk zeharkako sektore gisa gure ekonomiako beste sektoreetara eskain ditzakeen zerbitzu eta produktuak”, esan du amaitzeko.

Beste alde batetik, LANGUNEko zuzendari nagusiak, Fernando Alanak, nabarmendu du beste sektore batzuekin alderatzen bada “ikusten dela Hizkuntzaren Industriak Euskal Autonomia Erkidegoarentzat izan dezakeen garrantzia, merkatu europarraren % 7 baita, eta aldiz, Euskal Erkidegoan finkatuagoak diren beste sektore batzuk, garraioa eta telekomunikazioak, esate baterako, bi sektoreen merkatu europarraren % 0,74 eta % 1,33 direla hurrenez hurren”.

Alanak azaldu du LANGUNE Elkartea ofizialki 2010ean eratu zela sektoreko enpresa talde baten lankidetzari esker, haien hazkundea bultzatzeko eta Europan elkarte erreferente bihurtzeko. ”Nazioartean gertatzen den bezala, Euskal Erkidegoan Hizkuntzaren Industria oso sektore banakatua da. LANGUNEk helburu nagusitzat dauka geroz eta globalizatuagoa den merkatu batean garantiaz lehiatzeko beharrezko den masa kritikoa eratzea” esan du.

Hura lortzeko, Elkartetik lan egiten dute sektorea egituratu eta batze aldera, “merkatu berrietara salto egiteko eta beste aukera batzuk bilatzeko Euskal Erkidegoko beste sektore batzuekin eta Administrazioarekin. Hala –iragarri du zuzendari nagusiak- LANGUNE bete-betean dago aurrekluster bihurtzeko lanean”.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.