hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Lan elkartuko kooperatibek gorakada nozitu ohi dute krisi garaietan
2012ko Otsaila

Euskadiko Kooperatien Erregistroko datuek argi utzi dute, krisialdi ga­raiak direnean pertsona ­ekintzaileek lan elkartuko kooperatibeetara jo ohi dute. Goranzko joera horri helduz, 2008ko urtarriletik 2011­-ko abendura arte, kooperatiben kopuruak 379 alerekin ­egin du gora. Kopuru horre­ta­tik, 295 enpresa lan elkartuko kooperatiba moduan ­eratu ziren.

Honela, Enplegu eta Gi­zarte Gaietako Sailak urtero egin ohi duen erroldaren arabera, iazko urtearen bukaeran, Euskadin 2.074 kooperatiba-sozietate (lan elkartuko 1.378 eta gainerako modalitateetako 696) eta 2.108 lan-sozietate zenbatu ziren.

Irekiako iturrien arabera, Gizarte Ekonomiako enpresa tradizionalek (kooperatibak eta lan-sozietate anonimoak) 65.000 pertsona ingururi lan ematen diete; hau da, EAEko lanpostuen %6,5. Kopuru hau 75.000 pertsonetaraino hel daiteke beste enpresa ba­tzuk tratean sartuz gero; adibidez, laneratzeko enpresak, aurrezki kutxak, enplegu zen­tro bereziak... Aipatzekoa da, mota horretako enpresak Gipuzkoan hedatuenen daudela.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.