hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Barakaldoko Burtzeña enpresa parkeak 11,5 milioi eurotan baloratutako aktiboak ditu
2012ko Otsaila

SPRILURek 2011ko otsailean abiarazi du hamar urtetan zehar geldirik egon den proiektua. Honela, besteak beste, ARN enpresaren eraikin zaharrak eraitsi dira, esleitu da parkearen proiektua eta hasi dituzte kutsaduraren aurkako obrak. Ildo honetan, pasadan abenduan eman zitzaien ekintza eta inbertsioen egutegia Burtzeña Enpresa Parkea Administrazio Kontseiluko kide orori. Bestetik, Industri lurzoruaren kudeaketaz arduratzen den SPRI Taldeko (hau da, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko sozietate publikoen multzoa) SPRILUR erakundeak adierazi duenez, Burtzeña Enpresa Parkeak (Barakaldoko Burtzeña enpresa parkea sustatuko duen sozietateak) ia 11,5 milioi eurotan baloratutako aktiboak dauzkala; datu hauek 2011ko otsailean egindako kanpo tasazio baten arabera eskaini dituzte.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak (%49), Bizkaiko Foru Aldundiak (%41) eta Barakaldoko Udalak (%10) partaidetutako enpresa honetako kudeatzaileek ukatu egin dute 2,2 milioi euroko galera metatuak dauzkatela. Beraiek azaldu duten moduan, zifra hori parkea martxan jartzeko inbertsioei dagokie, eta inbertsio horien barruan lursailak erosi eta lurzorua deskontaminatu da. 155.000 metro koadroko azalera, gutxi gorabehera, izango duen parkeak ekintza eta inbertsioen egutegi bat dauka ezarrita eta inguruko inbertsioa aurreikusten da aurrekontuetan.

Iturria: Irekia.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.