hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Burdinola Arab Health-en aritu da
2012ko Otsaila

Dubain antolatu berri den Arab Health azokan parte hartu du Burdinolak eta horretan, mezu argia zabaldu du:  laborategientzako soluzioak, eraginkortasuna eta ibilbide oparoa.

Burdinola azokako erakusleetako bat izan da; topaketa hauetan osasunarekin zerikusia duten alor profesional desberdinak elkartzen dira eta azken berritasunak aurkezten dira.

Bisitariek eredu desberdinak ezagutzeko aukera izan dute Burdinolaren eskutik; adibidez, Sanofi-rako (Frantzia) egindako laborategiak, Karlshure-ko Universität (Alemania), UCB Pharma (Belgika), Institute of Metabolic Science-University of Cambridge (Erresuma Batua), Eli Lilly (Egipto), Donostiako Biodonostia Institutua Bartzelonako Esther Koplowitz Ikerkuntza Zentroa edo Sevillako Biomedikuntza Institutua.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.