hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
MathLan-ek ordutegien antolatzaile inteligentea garatu du
2012ko Otsaila

Matematikan eta inteligentzia artifizialean berezitutako Bilboko aholkularitza eta ingeniaritza honek ordutegiak kudeatzen dituen antolatzaile bat eratu du. Bere ezaugarri nabarmenenak eraginkortasuna eta bizkortasuna dira.

MathLan enpresak sortutako lanabesa honi esker, enpresek egiten duten egutegien ekoizpenaren kostua murrizten da. Gainera, aldaketak berehala egiteko abagunea luzatzen du. Oraingoz, erreminta hau Deustuko Unibertsitateak edo EuskoTrenek erabili dute eta emaitzak positiboak izan dira.

Izan ere, helburua da txandak eta ordutegiak sortzerakoan, enpresei eta administrazio publikoei bidea erraztea. Batzuetan, zailtasunak sortu ohi dira eta ardura hauek arazoak eratu ohi dituzte; baina erreminta honekin enpresa bakoitzak dituen beharrizanen araberako irtenbideak lortzen dira.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.