hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Ideatecak martxan ipini du ekintzaileentzako Euskadiko proiektu teknologikoen azeleratzailea
2012ko Otsaila

Bilbon kokatzen den Ideateca euskal enpresak ideia berrien lantegi bihurtu nahi du. Horretarako, Euskal Herrian eratzen diren enpresen proiektu teknologikoak bultzatu nahi ditu.

Ideatecak bere bulegoetako espazio zati bat lagako die sustatzaile berriei. Honela, garapen komertzialean laguntzeaz gain, formakuntzan eta nazioartekotzean (Silicon Valley-n instalazioak baitituzte) ere eragin nahi dute. Enpresa hau bideojokoetan eta gailu mugikorrentzako aplikazioetan berezitzen da. Horrez gain, ideia berritzaileak hartu eta hedatzen lagundu nahi ditu.

Konpainiak Euskadiko lehenengo proiektu teknologikoen azeleragailua abiatu du eta bertan leku izango dute 2.0-arekin harremana duten web guneek, aplikazioek edo arlo honetako zerbitzuek. Azken helburua "start ups"-ak bultzatzea da. Gainera, azpimarratzekoa da Ideatecak duen kontaktu sare zabala; horrek proiektuak dinamizatzen lagunduko du.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.