hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Kutxabank-ek lehen fondo bermatua jarri du merkatuan
2012ko Otsaila

Dagoeneko kontratatu daiteke Kutxabank Bermatua inbertsio fondo berria, epea amaitzean inbertsioaren %100 bermatzen du eta urtean 12 hilabeteko Euribor gehi %1eko errentagarritasun.

Inbertsio fondo berri bat da,  Kutxabank Bermatua izenekoa, erakundeak merkaturatu duen lehen finantza-produktua. 2015eko apirilera arteko iraupena duen fondo honek eginiko inbertsioaren %100 bermatzen du eta errentagarritasunari dagokionez 12 hilabeteko Euribor gehi %1 eskaintzen du, 2015eko apirilean bermea amaitzen denean ordainduko dena.

Kutxabank Bermatua arrisku profil txikiko inbertsio fondoa da. Fondoa kontratatu ahal izateko gutxiengo kopurua 100 eurokoa izango da, eta urte bakoitzeko apirilaren 30ean inbertsioa eskuratu ahal izango da, merkatuko prezioan eta berreskurapen komisiorik gabe. Horrez gain, beste erakundeetatik Kutxabank Bermatura datozen intsuldaketek %1erainoko ordainsaria jasoko dute.

Urteko lehen hilabeteotan, Kutxabanken lehentasunetako bat aurrezkia biltzeko ekintzetan datza, bezeroei kalitatean oinarritutako aurrezki-eskaintza zabala eginez. Eskaintza honen ezaugarrietako bat da balio erantsi handia eskaintzen diela bezeroei.  Arreta pertsonalizatuan oinarritzen da eta inbertsio aukera ezberdinak aztertzen dira kasu bakoitzean, merkatuen bilakaera, epeak, fiskalitatea edota berinbertsio aukerak aintzat izanik.

Testuinguru honetan, Index Gordailuen jaulkipen berria egin da. Gordailu hauek Kutxabanken bezeroei errentagarritasun interesgarria lortzeko aukera ematen diete, beren alorretan lidergoa duten hiru enpresen bilakaerari lotuta baitaude, hau da, Telefónica, Iberdrola eta Repsol enpresei. 61 hilabeteko epealdiarekin, bezeroari inbertitutako kapitalaren %100 berreskuratzeko bermea eta errentagarritasun oparoa lortzeko aukera ematen dio, urtean %3koa edo handiagoa.

BBK, Kutxa eta CajaSur erakundeen sare komertzialak Index Gordailua komerzializatzen ari dira dagoeneko, kontratazeko gutxiengo kopurua 500 eurokoa izanik. Aipatutako erakundeen bulegoetan egin daiteke kontratazioa jaulkipena amaitu bitartean.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.