hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Vitoria-Gasteizek European Green Capital 2012 ekitaldirako lehen babesle hitzarmena sinatu du Giroa enpresarekin
2012ko Otsaila

Gasteizko alkate Javier Marotok eta Giroa enpresaren zuzendari nagusi Juan Manuel Taracenak Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 babesteko lehen hitzarmena sinatu dute, zeinak 300.000 euroko diru-ekarpena barne hartzen baitu.

Gasteizko alkate Javier Marotok lankidetza hitzarmena sinatu du gaur goizean Giroa enpresaren zuzendari nagusi Juan Manuel Taracenarekin; horren bitartez, Dalkia taldearen barruko euskal enpresa 'Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012' ekitaldiaren lehen babesle ofiziala bihurtu da. Hitzarmenak 300.000 euroko diru-ekarpena hartzen du barne, eta 1,2 milioitik gorako inbertsioa eskatuko duten hiru jarduera-ardatz, Udalak ingurumen eta iraunkortasun alorretan ezarri dituen helburuak lortzeko lanean lagunduko dutenak.

"Giroa 1999az geroztik ari da gurekin lanean, eta green izaera ondoen islatzen duen enpresetako bat da, diru ekarpenaz gain, etorkizunerako beste proiektu batzuetan inplikatu baitira", adierazi du alkateak. "2012. urtean Gasteizen ingurumen kudeaketan arrakasta izan duten ereduak erakutsiko ditugu. Urte osoan haziak ereingo ditugu, etorkizunean emaitzak jaso ahal izateko, eta Giroak Udalaren ondoan egon nahi du lan horretan" zehaztu du.

Giroaren hiru ordezkari izan dira sinatzeko ekitaldian: zuzendari nagusia, Juan Manuel Taracena; lehendakaria, Jesús María Vázquez, eta Arabako ordezkaria, José María Leitzondo. Enpresaren ustez, "entitate publiko eta pribatu guztiek batera jarduteko unea da, Gasteizek ezarritako xedeak lortu eta Green Capital hirien belaunaldi berriaren aitzindari izan dadin". 1999az geroztik enpresa hori arduratzen da udal eraikinen energia kudeaketaz, eta zerikusi zuzena izan du gure hiriak ingurumen alorrean emaitza nabarmengarriak lortu izanarekin.

Jarduera-ardatzak

Giroak Gasteizko Udalari Green Capital 2012 ekitaldian laguntzeko proposamenak guztira 1.548.271,49 euroko inbertsioak aurreikusten ditu. Diru ekarpenaz gain, jarduera hauek izango ditu ardatz:

Biomasa - CEAren eraikina

Proiektuaren oinarria biomasa lehen mailako energia gisa sustatzea da, baliabide fosilen alternatiba baita, eta energia berriztagarritzat sailkatua; horretarako, CEAren eraikinean proiektu bat gauzatzen ari da. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren egoitzan -Olarizuko etxaldean- gasolioaren ordez biomasa erabiltzeko instalazio berria da, zehazki. Energia termikoa sortzeko planta berri hori Gasteizen energia kalifikazio gorena lortzen duen lehena izango da. Heziketarako ere erabili ahalko da.

Giroak 262.313,31 € inbertituko du eraikinean.

Kogenerazioa - Mendizorrotzeko igerilekuak

Giroak Mendizorrotzeko igerilekuetako eraikinaren ekipamendu teknikoa egokitzea proposatu du, energia eraginkortasuna nabarmen handitzeko. Horretarako, 400 kW-ko kogenerazio zentrala jarriko da.

Martxan jartzen denean, energia termikoa eta elektrikoa baliatzeko aukera emango du: energia aurreztea berotze ahalmen handiko milioi bat kWh-koa izango da, eta urtean 801 tona CO2 gutxiago isuriko da.

Giroaren inbertsioa horretan 813.458,18 € izango da.

Ibilgailu elektrikoen flota

Giroak 130 langile du Gasteizen, eta horietako 29k zuzenean egiten du lan udal titularitateko instalazioetan (eraikinen energia kudeatzeko eta igerilekuak mantentzeko kontratuen bidez). Hitzarmenak jasotzen duenaren arabera, Gasteizko Udalarentzako zereginetan berariaz aritzen den taldeak orain erabiltzen dituen gasolio/biodiesel ibilgailuen ordez, ibilgailu elektrikoak erabiliko ditu, behar diren errotuluak jarrita.

Flotak gutxienez 10 ibilgailu izango ditu; bi fasetan erosiko dira, une honetan arazoak baitaude horrelako ibilgailuez hornitzeko, bai eta hirian kargatzeko gune ezberdinak baliatzeko ere. Energiaren Euskal Erakundearekin batera garatuko da ekimena.

Flota osoak 172.500,00 euroko kostua izango duela aurreikusi da.

Iturria: http://www.vitoria-gasteiz.org

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.