hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Teknologia talde batek "Interactiva-Tech" proiektua eratu du
2012ko Urtarrila

3D teknologia darabilen lanabes berri batek kultura zentroetarako bisita birtualak ahalbidetzen ditu.

GAIA-Cluster TEIC Eus­ka­diko Teknologia Elek­tro­nikoen eta Informa­zioaren Industrien Elkarteak, Innovalia Elkarteak, VICOMTECH-ek eta Balear Uharteetako Ikus-entzunezko Clusterrak 3D erreminta bat eratu dute; horren bidez, modu interaktibo baten bidez, bisita kulturalak egin ahal izango dira museoetara, katedraletara edo erakusketara. Pro­iek­tua garatuta dago eta ‘Interac­ti­va-Tech’ du izena.

Oraingoz, Gernikako Bakea Museoan eta Balear Uharteetako esBaluard museoetan frogatu da eta emaitza onak lortu ditu. Aplikazioa mugikorrean deskargatzen da eta bisitariak informazioa eskuratzen du. Audio-giden aurka, lanabes honekin norbanakoak erabakiko du zein informazio jaso nahi duen.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.