hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Kutxabank-eko zuzendarien lehen biltzarra burutu da
2012ko Urtarrila

Kutxabank-ek zuzendarien lehen biltzarra egin zuen BEC-en, urtarrilaren 28an, eta, bertan, Mario Fernández erakundeko Presidenteak testuinguru ekonomikoaren egoera, bateratzearen bilakaera eta 2012 urteari begira erakundeak dituen aurreikuspenak aztertu ditu.

Mario Fernandezek esan du “oro har ekonomiarentzat uste baino zailagoa” izan den 2011. urtearen ondoren, 2012 “azken urteetako ekitaldirik konplexuenetakoa izango da bankarentzat”, urte zaila non inbertsio soziala errepikatu ahal izateko beharrezkoa izango baita “banka-negozioari txinpartak ateratzea, sinergiak indartzea eta ziurgabetasunez beteriko araudi-inguruan nabigatzen jakitea”.

Kutxabanken bateratze efektiboa izaten ari den garapenari buruz oso balorazio baikorra egin du Mario Fernandezek, langilego osoak egin duen esfortzua  onetsi du eta “D eguna notaz gainditu da” esan du, lan-taldeak “intentsitatez, elkarlanerako grinaz eta disziplinaz ari baitira lanean”. Balore hauei guztiei esker, “datozen erronkak bermez hartuko dira” esan du, tartean “2012. urterako aurreikusita ditugun sinergiak segurtatu eta bateratze teknologikoan lanean jarraitu”.

Alorra jasaten ari den berregituraketa prozesuari buruz, Kutxabankeko Presidenteak esan du “ez da gure nahia 2012. urtean zehar bestelako operazioetan sartzea, bateratze honek lana eskatzen baitigu, eta baldintza zailetako merkatuari aurre egitea baitagokigu”, horregatik Kutxabank-ek adi jarraituko du “fitxa mugitu behar bada”. Hala ere azpimarratu du “ez dugu inorekin ez elkarrizketarik ez negoziaketarik” eta “inolaz ere ez dago aurreikusita Kutxabanken kapitalean sarrera berriak gertatzea”.

Erakundeko Zuzendari Nagusiak, Ignacio Sánchez Asiainek adierazi duenez, 2012 bezalako urte korapilotsu batean esfortzu berezia egin behar da “errentagarritasuna eta eraginkortasuna” lortzeko.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.