hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Arabako Teknologi Parkeak bere lehen automobil elektrikoa estreinatu du
2012ko Urtarrila

Ekimenak, garraio eraginkorra lortzeko bidean teknologia berrien aldeko apostua egiaztatzen du. “La Caixa”-ren 6.000 euroko laguntza du. Azaroan Arabako Parkeak IBILek, ibilgailu elektrikoaren karga kudeatzeko elkarte publiko-pribatuak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko jarritako bi guneak aurkeztu zituen.

Arabako Teknologia Parkeak, SPRI Taldearen azpiegituren arloan integratua dagoenak (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailapean), bere lehen automobil elektrikoa estreinatu du eta, era honetara, ibilgailu mota honen erabilpena bere inguruan sustatzen eta bultzatzen laguntzen du, garraioi eraginkorra lortzeko bidean teknologia berrien alde egin duen apostuan.

 

Ibilgailua, bisiten joan-etorrietarako eta Parkearen eguneroko zereginen garapenerako erabiliko dena, “Nissan leaf” modeloa da eta gaur arratsaldean jaso du Arabako Parkeko zuzendariak, Jose Manuel Nogalesek, erakundearen instalazioetan, Lejarza ibilgailuaren kontsezionarioaren eskutik. Emate-ekitaldian, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidentea, Francisco Berjón, ere egon da.

Arabako Parkeak duen automobil berria erosi ahal izateko laguntzak jaso ditu, “La Caixa” banku-erakundearenak hain zuzen ere eta 6.000 euro eman ditu. Edozein kasutan, izan daiteke Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak eta EEE-Energiaren Euskal Erakundeak, hurrenez-hurren, 6.000 euro bana ematea, ibilgailu elektrikoak erosteko dituzten laguntza-programen bidez.

Laguntza honi esker, Arabako Teknologi Parkeak ibilgailu elektriko bat du, bere logotipo berriarekin egokitua, eta joan-etorrietarako ezeze ibilgailu mota hauek, garraio jasangarri eta berritzaile gisa, Parkera egunero hurbiltzen diren langile eta bisitak eta baita enpresen artean sustatzeko balioko du.

Aurretiaz emandako pausu garrantzitsuez gain, gaurkoa Arabako Parkeak  garraio eraginkorra lortzeko bidean teknologi berrien aldeko apostuan emandako pausu berria da. Azkena iraganeko azaroan eman zuen erakundeak. Orduan, IBIL, Repsolen eta, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren partaidetza duen ibilgailu elektrikoa kargatzeko sozietateari esker, bere instalazioetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune aurkeztu zituen.

Hil horretan, IBIL, Nissan, Renault, Peugeot, BYD eta General Motors  automobilen fabrikatzaile nagusien lankidetza duen sozietateak, bere lehen urtekoaren jardunaren balantzea egin zuen eta ehunen baten zehaztu zituen Euskadin zehar, EEE-ren laguntzei esker, dabiltzan ibilgailuak eta kopuru hau pixkanaka hazten doala iragarri zuen flotak dituzten enpresek agertutako interesari esker. Honez gain, 2011ren amaieran IBILek kargatzeko 100 gune zituen Euskadin.

IBIL eta EEEren aurreikuspenen arabera, 2020 urtean Euskadik 43.000 ibilgailu elektriko eta kargatzeko 13.000 gune izango ditu martxan.

Euskal teknologi parkeei dagokienez, egun gutxi barru, Donostiako Parkeak ere bat egingo du ekimen honekin eta bere automobil elektrikoa jasoko du. Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkeak hil honen 20an jaso zuen berea.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.