hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Eusko Jaurlaritzak 42 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu hiru programa desberdinetan I+G+B bultzatzeko
2011ko Abendua

I+G+B GaitekGaitek, NETs eta Hedatu enpresa-lehiakortasun programetan sustatuko du I+G+B.

Eusko Jaurlaritzak 42,2 milioi euro bideratuko ditu enpresa-lehiakortasuna bul­tzatzeko; hala, Gaitek, NETs eta Hedatu programetan, enpresa-arloko I+G+B babestuko du. 

Gaitek programarako 37,9 milioi euroko hasierako hornidura zuzendu da. Gainera, laguntza horien hartzaileak enpresa handiak zein ETEak, fundazioak, enpresa-elkarteak eta enpresen arteko taldeak dira.

NETs programak, ostera, lau milioi euroko hasierako hornidura izango du. Honek oinarri zientifikoa edo teknologikoa duten enpresa berriak merkatura­tzeko euskarri izango diren I+Gko proiektuak burutzeko laguntza eskaintzen du. Har­tza­ileak aipaturiko eta berri­kun­tza­rako Euskal Sareko agenteak lirateke.

Bestetik, Hedatu programak 300.000 euroko hornidura dauka eta aukera honek zientzia, teknologia eta berrikuntza zabaltzeko jarduerak laguntzen ditu; batez ere, dibulgazioa eta sustapena bul­tzatu nahi ditu. Har­tza­ileak aurrekoak eta erakunde teknologikoak ere litzateke.

Hiru programa hauek (Gai­tek, NETs eta Hedatu) eskaerak aurkezteko muga-eguna martxoaren 30a izango da.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.

 
publizitatea:
Banner