hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Gureak Navarra jaio da lanpostu berriak sortzeko helburuarekin
2011ko Abendua

Gureak Navarra
GUREAK. Prentsaurrekoan azaldu zituzten nondik norako berriak.

Asmoa desgaitasuna duten pertsonen lanbidera­tzea eta jarduerak dibertsifikatzea dira, besteak beste.

Gureak Navarra aurkeztu berri da Noain-Es­qui­roz poligonoan. Hala, aurkezpen-ekitaldian parte hartu dute, besteren artean, Gureak Navarrako gerentea den Javier Gimeno Hernandezek, Iñaki Al­korta Andonegik, Gureak Tal­­­deko presidenteak, eta Lo­ur­des Goicoechea Zubelzuk, Lan­da-garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak.

Gureak Navarra dagoeneko Nafarroan lanean ziharduten bi enplegu zentro berezien fusioaren ondorioa da: Gupost eta Na­sermo. Lehena duela 20 urtetik ari da marketing zuzeneko jardueretan lanean eta Naser­mo, aldiz, 15 urteko ibilbidea du zerbitzu industrialak eskain­tzen.

Egun, bi enpresek 165 per­tsonei lana ematen diete. In­da­rrak batu eta Gureak Na­varra sortzeko erabakiak helburu zehatza du: bezero bakoitzari irtenbide enpresarial pertsonalizatua eskaintzea eta, noski, irtenbide horietan kalitate eta profesionalitate maila altuena bilatzea, betiere, Gureak-ek du­en egiteko sozialaren mesedetan: gaitasun anitzak dituzten pertsonei lana erraztu ahal izatea.

Gureak Na­va­rraren erronka nagusia orain negozio-bolumena handitu eta orain arte Gupost nahiz Naser­mo enpresetan lantzen ziren jarduerak dibertsifikatzea da. Ha­la, aurrerantzean, Gureak Nava­rrak askotariko jardueretara zabalduko du bere negozioa, hala nola, garbiketa industriala, ostalari­tza edota lorezaintza.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.

 
publizitatea:
Banner