hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskal Trenbide Sareak tranbia proiektu berri bat idatziko du
2011ko Abendua

Hamabi kilometro luze izango duen tranbia-linea garatu beharko du. Frantzia, Suitza, Mexiko, Espainia eta Portugalekin lehiatu da ets.
Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailan ko­katua, elkarlanerako akordioa sinatu du Cuencako (Eku­ador) Udalarekin; horrela, hiri horretan tranbia eraikitzeko proiektua idatziko dute.

Proiektu honek 2,8 milioi euroko ekarpena egingo dio ETSri egitasmoa idazteagatik ­eta lana burutzeko bost hilabeteko epea izango da. Honela, Euskal Trenbide Sarea, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen eta ezaugarri horiek dituen nazioarteko kontratua lortu duen lehenengo enpresa publikoa bilakatu da.

Oraingo honetan, ETS-k balorazio onena eskuratu du le­hian aritu den enpresa guztien artean; izan ere, Frantziako SMTC-Coteba, Sui­tzako Rail, Mexikoko Siteur Poyri, Espai­niako Ineco eta Portuga­le­ko Fer­consult S.A. enpresa publikoekin aritu da. ETS-k bere esperientzia erakutsi du Bilboko eta Gas­te­izko tranbiak martxan jartzearekin, baita Bizkaiko hiriburuko metroa martxan ipin­tzearekin ere.

Cuencako proiektua 12 kilometro luze izango duen tranbia-linearen garapena da.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.

 
publizitatea:
Banner