hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Zientzia eta teknologia zabaltzeko akordio berria
2011ko Azaroa

Tekniker-IK4
Hitzarmena. Luis Gerardo Uriarte, Tekniker IK4-ko Zuzendari ordea; Alejandro Bengoa, Tekniker IK4-ko Zuzendari Orokorra; Enrique Amezua, Eskolako Zuzendaria eta Carolina Rebollar, Eskolako Idazkari Akademikoa.

Asmoa enpresetara hedatzea da.Ezagutza sortu eta enpresekin harremanak sendotzea dira hitzarmen honen helburuetako batzuk.

Alejandro Bengoa, Tekni­ker-IK4-ko zuzendari ­oro­­korrak eta Enrique Amezua, Ingeniaritza Goi Es­kola Teknikoko zuzendariak ­hitzarmen berri bat izenpetu dute Bilbon. Akordio honen bitartez, Zentro teknologikoak eta Eskolak, elkarren arteko kolaborazioaren esperientzia merkatuaren egoera berrira moldatu, eta era berean, hedatu nahi dute, geroz eta gizarte lehiakorragoari eta nazioarte mailan hedatuagoa dagoen gizarteari ­erantzun ahal izateko.

Helburua, zientzia eta teknologiaren bitartez lortutako ­ezagutza enpresetan sortzea eta enpresetara eramatea da. Hala,  zientzia eta teknologiaren bitartez ezagutza sortzea eta enpresekin harremanak sendotzea, ezagutza hau enpresetara modu ­eraginkorrenean eraman nahi da.

Erakunde biek batera lan ­egingo dute profesionalen prestakuntzan, irakasleen eta iker­tzaileen prestakuntzan, adibidez. Batetik, euren jarduerak industriaren behar berrietara egokitzen; bestetik, zientzia eta teknologiaren bitartez ezagutza sortzen eta ezagu­tza hori enpresetara eramaten.

Hori lortzeko eremu desberdinak jorratuko dituzte; esate baterako: hezkuntza munduko, zentro teknologiko, enpresa, ins­tituzio eta gizarteko  eragile ez­berdinen artean komunikazio bide bateratuak sortuko dituzte; horrez gain, I+G estrategiak eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko doktoregoak sendotuko dituzten itunak gauzatzeko, bazkideak  bilatuko  dituzte; gainera, doktoretza tribunaletan eta tesien zuzendaritzan, Tekni­ker­-IK4-ko pertsonalaren parte hartzea bultzatuko dute; bestetik, graduondoko edukiak garatuko dituzte eta masterrak babestuko dituzte; doktoretzak ­egiteko egonaldietarako, harrera-egoitza zentroak izatea aldarrikatuko dute eta graduondoko programetan, lankidetzan ere jardungo dute.  

Elkarlanerako esparru berri hauetan balioztatzen dena, azken urteetan Tekniker-IK4 eta Eskolaren artean egin den lan bateratuaren emaitza “guztiz positiboa” da. Adibide batzuk ­emateko,  honako hauek aipatu dituzte: En­­pre­sa Gelan edo Makina-Erreminta Gelan izandako elkarlanaren esperientzien emai­tzak; Enplegu eta enpresa aurkezpen jardunaldietan, estatu mailako zein nazioarte mailako jardunaldien antolakuntzan eta zabalpenean lortutakoak, I+G­+­b proiektuetan irakasle eta ­ikerlarien artean izandako kolaborazioaren ­emaitzak edo ekipamendu tekniko eta zientifiko ezberdinen trukeak emanda­koak.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.

 
publizitatea:
Banner