hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Emakume Enpresarientzako AMPEA 2011 sariak banatu dira
2011ko Azaroa

Ampea 2011
Saridunak. Hamalau emakume hautagai egon dira azken edizio honetan.

 

Arabako emakume profesional eta enpresariak. Beatriz orcajo, ana carrasco, miren artaraz, amaia rios eta blanka gomez de segura izan dira aurtengo sarituak.

AMPEA Arabako Profe­si­o­nal eta Enpresari Ema­kumeen Elkarteak bere XI. Sariak banatu zituen azaroaren 3an Miñanoko Parke Tek­no­logikoan. Aurtengo irabazleak izan dira: Beatriz Orcajo, Ana Carrasco, Miren Artaraz, Amaia Rios eta Blanka Gomez de Segura. Aurten, hamalau ­ema­kume hautagai egon dira azken edizio honetan.

‘Emakume Enpresariaren’ sa­riarentzat Juber podologia klinikako Beatriz Orcajo hautatu dute. Horrez gain, ‘Ema­kume Pro­fesiona­laren’ errekonozi­men­­dua Ana Carras­co biologoarentzat izan da. Beste alde batetik, ‘Zu­zen­da­ritzako Emaku­me­a­ren’ sariari da­gokionez, Miren Ar­tara­z­ek eskuratu du kategoria honi dagokion saria.

Beste alde batetik, ‘Enpesa Gaztearen’ kategorian, Biziera enpresako Ama­­ia Rios­ek lortu du saria. Az­ke­nik, Blan­ka Go­mez de Se­gu­raren artisautzan egindako lanak eskuratu du Ibil­bi­de Pro­fe­sionalaren saria.

Julia Liberal AMPEAko presidentak ekitaldian hautagai guz­­tiak goraipatu zituen eta, nahiz eta krisi egoera egon, baikortasunari heldu nahi izan zion, “uste dut baikorrak izateko datuak ditudala, hemen zaudeten asko eta asko ezagutzen zaituztet, eta ezagutzen dut aurrera egiteko behar duzuen indarra ­eta ziur nago, azkenean, denon artean lortuko dugula”.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.

 
publizitatea:
Banner